Germán Pomares
Germán Pomares | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Viejo, 1937ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Nikaragua |
Heriotza | Jinotega, 1979ko maiatzaren 24a (41 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nazio Askapenerako Fronte Sandinista |
Germán Pomares Ordónez (El Viejo,Chinandega;1937 - Jinotega; 1979), "El Danto" izenarekin ezaguna (Tapir) Nikaraguako iraultzailea izan zen.
Carlos Fonseca, Tomás Borge eta Silvio Mayorgarekin batera, besteak beste, FSLNko Zuzendaritza Nazional Historikoaren sortzailea eta kidea izan zen, baita XX. mendearen erdialdean Somoza familiaren erregimenaren aurkako borroka armatuaren buruzagi militar nabarmena ere.
"Nikaraguako Heroi Nazional" gisa ohoratua da, FSLNko "Komandante Gerrillaria" eta EPSko "Brigadako Komandantea" hil ondorengo tituluekin.
Garaipen iraultzailea baino aste batzuk lehenago hil zen, Jinotega hiritik gertu dagoen La Cruz muinoan izandako gerra ekintza batean.
Kanpo estekak
- FSLNren historia
- Datuak: Q4371656