Giffnock
Giffnock Giofnag Giffnock | |
---|---|
Eskozia | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Renfrewshire |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°47′54″N 4°17′26″W / 55.7983°N 4.2906°W / 55.7983; -4.2906 |
Mugakideak | Shawlands |
Demografia | |
Biztanleria | 12.300 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Giffnock (Eskoziako gaeleraz: Giofnag, eskozieraz: Giffnock), Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Renfrewshire eskualdeko hiriburua, baina ez herri handiena. 2001eko erroldaren arabera 16.178 biztanle ditu.
Etimologia
Giffnock izenean britoniar hizkuntza eta gaelera nahasten dira. "Muino txikia" esan nahi du.
Historia
Giffnock izenaren lehen aipamena 1530koa da, baina 1654ko atlasean aipatzen da bertan Gisnock izeneko asentamendu bat bazela.
1835 urtean hareharrizko lehen harrobia ireki zenean iritsi zen industrializazioa aurrez erabat nekazal eremua izan zen lurralde honetara. 1854an ikatz meategi bat ere ireki zen eta 1866an trenbidea iritsi zen bertara. 1912an izandako uholdeek harrobia itxiarazi zuten. Ikatz meategiak 1926an itxi ziren. 1930 urtetik aurrera Giffnock urbanizatu egin zen eta populazioak nabarmen egin zuen gora, 1939an 3.471 biztanle zeuden eta 1951ean 9.144.
Bigarren Mundu Gerran naziek herria bonbakatu zuten baina kalte handirik ez zuen jasan. 1941eko maiatzaren 10ean Rudolph Hess naziak ihes egin zuen Eskoziara eta Giffnock ondoan paratxutaz salto egin osten preso hartu zuten.
Ondasun nabarmenak
- Rouken Glen parkea
Iruditegia
- Eliza.
- Rouken Glen parkea.
- Rouken Glen parkeko urjauzia.
Herritar ezagunak
- Gordon Brown (1951- ), Erresuma Batuko Lehen Ministroa
Kanpo estekak
- Datuak: Q1016935
- Multimedia: Giffnock / Q1016935