Gorramendi
Gorramendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.074 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′00″N 1°27′00″W / 43.2167°N 1.45°W / 43.2167; -1.45 |
Mendikatea | Gorramendiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Amaiur, Erratzu edo Otsondo |
Luberri | Luberri |
Gorramendi Baztango mendia da, Nafarroa Garaikoa, Bidasoa eta Errobi ibai-arroen banalerroa eratzen duena.
Mendi tontorrean, antzina militarren radar-kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.
Otsondoko mendatetik iristen da bertara.
Mendilerroa
Gorramendiko mendilerroak Erratzu eta Amaiur herriak hegoaldean ditu, ekialdean Iparlako mendilerroa eta iparraldean Itsusiko Haitzak.
Hegoaldeko muturrean, Gorramendi bera dago, eta iparraldekoan Alkaxuri edo Irubelakaxkoa. Mendebaldean, Aritzakun ibarra dago, eta ekialdean Urritzate.
Klima
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Base militar amerikarra
1959 eta 1966 artean, Itzulegiko lautadan, base militar estatubatuarra egon zen funtzionamenduan. 1978an eraitsi zuten.[1]
Erreferentziak
- ↑ "La base americana de Baztan" (Diario Vasco, 2013/08/28).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q24001120