Hernioko Estazio Megalitikoa
Hernioko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Hernio mendian. Guztira sei dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daitezke.
Historiaurreko monumentuak
Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
Geografikoki, Hernio mendian, udalerri hauetan daude monumentuak: Aia, Alkiza, Asteasu, Errezil. Litologikoki kareharria da, baina trikuharrietako batzuk hareharrizko lurren mugetan daude, bere konposaketaren testigantza emanaz.
Sailkatutako monumentuak
Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak
Guztira hiru dira:
- Otagain
- Zaingo Bizkarra
- Zaingo Ordekako
- Otagain trikuharria
- Zaingo bizkarra trikuharria
- Zaingo ordeka trikuharria
Tumuluak
Guztira hiru dira:
- Belanburu
- Itxurain
- Munaingo
- Itxurain tumulua
Egoera legala
Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 6 monumentu aipatzen dira.[1]
Erreferentziak
- ↑ https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2003/07/0303997a.pdf
Kanpo estekak
- Babesteko Dekretua, EHAA - 2003ko uztailak 8, 133.zenbakia.
- Eusko Jaurlaritza Kultura Ondarea webgunea.
- Datuak: Q61070845