Hidayet Heydarov

Hidayet Heydarov
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKaraganda, 1997ko uztailaren 27a (27 urte)
Herrialdea Azerbaijan
Jarduerak
Jarduerakjudoka
EntrenatzaileaMehman Azizov (en) Itzuli
Pisua73 kilogramo
Altuera1,76 metro
Jasotako sariak
ikusi
  • Shohrat Order Shohrat Order  (2024ko abuztuaren 13a)

Twitter: HeyderovHido Instagram: khiindgo Edit the value on Wikidata

Hidayet "Hido" Heydarov[1] (azerbaijaneraz: Hidayət Heydərov, Karagandy, 1997ko uztailaren 27a) judo borrokalari azerbaijandarra da. 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen[2]. Munduko[3] eta Europako[4] hainbat txapelketa ere irabazi ditu, guztiak 73 kg azpiko karegorian.

Biografia

Karagandy probintziako Goychay herrian jaio zen baina hiru urte zituela familia Baku hiriburura aldatu zen. Sei urte zituela hasi zen judoa egiten.

2012an Azerbaijango Gazte mailako txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 2013 eta 2014an Europako gazte mailako txapelduna izan zen 66 kg azpiko kategorian eta 2015ean Abu Dhabin munduko txapeldun bihurtu zen.

2017an Munduko Txapelketa absolutuetan debuta egin zuen eta finalaurrekoak jokatu ondoren laugarrena izan zen. Urte berean Europako txapelduna izan zen.

Ez zuen Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu. Hurrengo Olinpiar Jokoetarako zikloan urtero izan da Europako txapelduna[4] eta 2024an Munduko txapelduna ere bai[3].

Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izatea lortu zuen[2].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Baku  Azerbaijan 03 !3. postua, brontzezko domina ≤73 kg
2019 Tokio  Japonia 03 !3. postua, brontzezko domina ≤73 kg
2022 Taxkent  Uzbekistan 03 !3. postua, brontzezko domina ≤73 kg
2024 Abu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Varsovia  Polonia 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
2018 Tel Aviv  Israel 02 !2. lekua, zilarrezko domina ≤73 kg
2022 Sofia  Bulgaria 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
2023 Montpellier  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
2024 Zagreb  Kroazia 01 !1. postua, urrezko domina ≤73 kg
Europako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Minsk  Bielorrusia 03 !3. postua, brontzezko domina ≤73 kg

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  2. a b (Ingelesez) News, A. B. C.. «Azerbaijan's Hidayat Heydarov wins men's under 73kg judo gold» ABC News (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Campeonato del Mundo de Judo: Heydarov logra por fin el oro mundial» euronews 2024-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  4. a b (Ingelesez) «Azerbaijani judoka Hidayat Heydarov becomes four-time European champion» news.az (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q29523634
  • Commonscat Multimedia: Hidayat Heydarov / Q29523634

  • Wd Datuak: Q29523634
  • Commonscat Multimedia: Hidayat Heydarov / Q29523634