I'm a knacker

I'm a knacker
Jatorria
Ezaugarriak

I'm a knacker (euskaraz larrutzaile bat naiz) 2003ko Patrick Bergin and the Spirit Merchants irlandar rock musika taldearen abesti bat da. Abesti honek Irlandan ustekabeko arrakasta izan zuen, herrialde hartako musika zerrendetako lehenbiziko 10 abestien artean ere sailkatzera iritsi zelarik.

Abestiaren gaia zaldien gorpuak birziklatu eta kola edo lekeda bilakatzen duen gizon baten istorio bitxia kontatzen du. Berez, taldeko buru edo abeslaria den Patrick Bergin irlandarra mundu mailan ospea duen aktore izateagatik ezaguna da.

Abestiak Irlandan arrakasta izan zuen, baina baita nolabaiteko eztabaida sortu ere, Irish Travellers edo irlandar ijitoen komunitateko buru batzuek abestiaren izenburua haiekiko mespretxuzkoa edota arrazista zela baieztatu baizuten, halere berehala Berginek baieztapen hori ukatu eta bera eta taldea arrazistak inolas ere ez direla ziurtatu zuen, aldiz abestiaren izenburua arrazistei hitz hori kendu eta desjabetzeko saiakera bat izan zela baieztatu zuen.[1]

Erreferentziak

  1. Patrick Bergin defends 'Knacker' song: "I am not a racist!". The Irish Travelers Movement has condemned the new Patrick Bergin single, 'The Knacker', claiming that it's "the equivalent of calling a song 'The Paki' or 'The Nigger'". 2003ko urriaren 31a. Hotpress.com (Ingelesez)

Kanpo estekak

  • I'm a knacker abestia entzungai. Youtube.com (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259321
  • Wd Datuak: Q12259321