Iñaki Aldaia

Iñaki Aldaia
Bizitza
Jarduerak

Iñaki Aldaia Berroeta (Iruñea, 1950eko irailaren 30a - 2024ko urtarrilaren 16a) alpinista nafarra izan zen.[1]

1979ko espedizioa

1979an Dhaulagiri (8.167 m) zortzimilakora igo zen espedizioaren kidea izan zen. Xabier Garaioa eta Gerardo Plaza nafarrekin, Jordi Pons kataluniarrarekin eta Ang Rita sherparekin batera, urte hartako maiatzaren 12an tontorreraino iritsi zen. Euskal Herriko mendizaletasunaren historian mugarri nagusietako bat izan zen gertakari hau.

Ibilbideko beste urrats batzuk

  • 1976an, Hindu Kushen (Afganistan) dagoen Shakaur (7.116 m) mendira igo zen, lehenengo Zazpimilakoa izan zena Euskal Herriko historian. Espedizio historiko hartan Gregorio Ariz, Xabier Garaioa, Gerardo Plaza eta Leandro Arbeloa egon ziren, besteak beste. "Mendiak 1976" dokumentalean (Luis Arrieta, 2021) jaso zuten bertan gertatutakoa.
  • 1981ean, beste igoera historiko baten parte hartu zuen, Jannu gailurrera (7.710 m).
  • 1984an, Peak 43 mendia (6.769 m) igotzen saiatu ziren, lortu gabe. 1986an, aldiz, Yukshin Gardan Sar mendira (7.530 m) igo ziren, Karakorumen (Pakistan).

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. "Iñaki Aldaia hil da, 1979an Dhaulagirira igo ziren mendizaleetako bat" ("Berria": 2024/01/16).