Iñaki Zabala

Iñaki Zabala
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo, 
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Lan nabarmenak
ikusi
  • Karmelo Ikastola

Iñaki Zabala Beaskoetxea (Begoña, Bilbo) Karmelo Ikastolaren sortzailetako bat izan zen.[1] Bilboko udalean bigarren alkateordea izan zen Jon Castañares alkatea izan zenean (1979-1983).[2][3]

gabin-azaola-jose-luis-kerexeta-joseba-arrieta-iñaki-zabala
Karmelo ikastolaren sortzaile taldea: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala (ezker-eskuin).[4]

1964an Bilbon euskaraz irakasteko zentro bakarra Elkano kalean zegoen, horretarako Euskaltzaindiaren babespean legeztatua izan zelarik. Elkanon bateratu ziren, euskara umeei irakasten izandako esperientzia guztiak, hots, San Nikolas elizako katekesikoak (1957), frantziskotarrek izandakoa eta zenbait etxebizitzatan izandakoak.[1] María Ángeles Garai izan zen Bilboko andereño aitzindaria, Elbira Zipitriaren ereduari jarraituz.[5]

Esperientzia horiek arriskugarriak ziren andereñoentzat, irakaskuntzatik kanpo egotera zigorturik geratzen baitziren.[1]

Ez egotearren, 1964an ia-ia kalerik ere ez zegoen Santutxun. Euskararen presentzia ere oso urria zen han. Euskarazko ikastaldi batzuk ematen zituen Joseba Arrietak Zabalbide kaleko Segunen tabernan, geroago Bar Arrieta egongo zen tokian. Hantxe bertan bildu ziren 1964an hasieran Karmelo ikastolaren lau sortzaileak: Gabino Azaola, Jose Luis Kerexeta, Joseba Arrieta eta Iñaki Zabala.[1]

Alkateordea Bilboko udalean

Bilboko udalean bigarren alkateordea izan zen Jon Castañares alkatea izan zenean (1979-1983). Tarte batean alkate ere izan zen Castañares ordezten. Udal batzorde hauetako kide izan zen: Argibide eta Hiri Harremanen Batzordearen lehendakaria ("Argibide eta Uri Arremonen" Batzordea) eta Kontratazioa, Erosketa eta Horniketa Batzordearen lehendakariordea ("Itzarmen, Erosketa eta Orniketa" Batzordea).[2] [3]

Sariak eta aitortzak

« Ilusionatzeko garaia izan zen hura. Ni orduan ezkontzeko nengoen, baina hiru hauen artean (Arrieta, Araola eta Kerexeta) bost ume zituzten ikastolarako adinean. [...]

Legearen aginduz, bandera jarri behar zen eskola guztien kanpokaldean. Baina fraileak ez zeuden prest beren elizako hormak horrela "apaintzeko" eta bronkak izan genituen. Ni lehenago ere eliza horretan jaunartzera joatean banderapetik pasatua nintzela esan nien, eta gainera oraingoan euskarari laguntzeko zela. [...]

Paperak bete genituen, eta behin-behineko baimenarekin hasi genuen bigarren ikasturtea. 65-66 ikasturtean, aurrekoan bezala, Itziar Zarraonaindia izan zen andereño. A! Eta fraideak ondo portatu ziren, aurreko bronken ondoren. Ez ziguten sekula dirurik eskatu komentuan egon ginen bost urteetan zehar, ez gelagatik, ez argiagatik, ez besterengatik. Eta gainera gure molestia,... [...]

Presupostuari aurre egiteko, bonu batzuk atera genituen eta txikiteroen taldeen artean saldu. Zerrenda bat neukan eta hilero-hilero batzuk 25 pezeta ordaintzen zuten, beste batzuk 100. Hori frankismoaren aurkako militantzi mota bat zen, zalantzarik gabe.

»

—Iñaki Zabala (1989)[1]


Erreferentziak

  1. a b c d e Karmelo ikastola. (1989). «Karmelo ikastola, Santutxu, 25 urte. 1964-1989 — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. a b BILBOKO UDALA 1980 TXOSTENA.. .
  3. a b BILBOKO UDALA 1982 TXOSTENA.. .
  4. Olea, Pedro. (1985). «Bihotzez (Pedro Olea, 1985)» filmoteka.eus: 14'21-15'15. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  5. «Maria Angeles Garai Bizkaiko aurreneko ikastolako lehen andereñoa hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  6. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Karmelo ikastola, Santutxu, 1964-1989 Wikiteka. 25. urteurreneko liburuxkaren atal batzuk (Ikastolaren sortzaileen Iritziak eta asmoak. Auzoa euskalduntzeko etxez etxe sortutako proiektua. Karmelo ikastolaren kulturaren alde. Ikastolaren eragina Santutxu auzategian).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q126616731
  • Wd Datuak: Q126616731