Ilya Kharun

Ilya Kharun
Bizitza
JaiotzaMontreal, 2005eko otsailaren 7a (19 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaArizona Estatuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Instagram: ilya_kharun Edit the value on Wikidata

Ilya Kharun (Montreal, 2005eko otsailaren 7a) igeriketan lehiatzen den kirolari quebectarra da. Estilo librean eta tximeletan aritzen da eta Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezko dominak lortu zituen tximeletako proba bietan.[1]

Ibilbidea

Ukrainar familia batean jaio zen Montrealen. Gurasoak Cirque du Soleil zirkuko akrobatak zirelako bizi ziren han. Ondoren Las Vegasera joan ziren zirkuarekin. Semeak ordea kanadar pasaportea duenez Kanadarekin lehiatzea erabaki zuen.[2]

Nazioarte mailan 2022an egin zuen debuta Melbournen eta zilarrezko domina bat eta brontzezko domina bat lortu zituen[3], bietan Munduko gazte mailako errekorrak ezarriz. Kanadako hiru errekor ere hautsi zituen.[2]

Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezko bi domina eskuratu zituen.[1]

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 03 !3. postua, brontzezko domina 100 m tximeleta
2024 Paris  Frantzia 03 !3. postua, brontzezko domina 200 m tximeleta
Munduko txapelketak (Igerileku laburrean)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Melbourne  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 100 m tximeleta
2022 Melbourne  Australia 03 !3. postua, brontzezko domina 4x50 m medley mistoa

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Writer, Matthew De George-Senior. (2024-08-10). «Paris Olympics: Ilya Kharun Enjoyed Breakout Performance for Canada with Double Bronze» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  2. a b (Ingelesez) Writer, Matthew De George-Senior. (2022-12-19). «Ilya Kharun Has a Canadian Premiere at Worlds to Flip For» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  3. (Ingelesez) Sutherland, James. (2022-09-30). «Ilya Kharun Among 17-Member Canadian Team Announced For Short Course Worlds» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115694201
  • Wd Datuak: Q115694201