Indar Gorri

Indar Gorri
Sorrera1987
TaldeaOsasuna
LekuaIruñea, Nafarroa
 Euskal Herria
WebguneaWebgunea

Indar Gorri, Osasuna futbol taldearen jarraitzaileen talde bat da, 1987an sortua. Ezker politikoan kokatzen dira, eta mugimendu abertzaletzat zein antifaxistatzat dute euren burua. Real Zaragozaren jarraitzaile diren Ligallo Fondo Norterekin etsaitasun berezia dute.

Sarekadak

Taldeak poliziaren sarekada desberdinak pairatu ditu:

  • 2016ko otsailaren 2an 18 kide atxilotu zituzten, lesioak egin izanaren akusaziopean.[1]
  • 2024ko martxoaren 7an 61 zale atxilotu zituzten. Betiseko jarraitzaileekin antolatutako borroka batean parte hartu zutela argudiatuz. Atxiloketak Iruñean, eta hogei bat Sevillan eta Madrilen izan ziren. Operazioa behera etorri zen Iruñeko epaitegira igarotzean, instruktoreak poliziaren tesi nagusia baztertu baitzuen.[2]

Adiskidetasunak eta etsaitasunak

Atal honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.

Erreferentziak

  1. Joserra Senar. Indar Gorriko 18 kide atxilotu dituzte, lesio delitua egotzita. Berria.
  2. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240313/la-policia-irrumpio-en-centros-de-trabajo-y-sin-orden-judicial-contra-indar-gorri

Kanpo estekak

  • Blog ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11683107
  • Wd Datuak: Q11683107