Isfahan (persieraz: استان اصفهان, Ostāne Esfahan) Irango 31 probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. 107.029 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 4.879.312 biztanle zituen[1]. Tabakoa, kotoia eta fruituak lantzen dira. Tapizak ekoizten dira, eta eskulangintza aberatsa dago[2]. Hiriburua Isfahan da.