Iuput II.a

Iuput II.a

Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. IX. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 720 ( urte)
LeinuaEgiptoko XXIII. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Iuput II.a, Egiptoko XXIII. dinastiako faraoi eztabaidagarri bat izan zen, K.a. 754tik K.a. 715 arte gobernatu zuena.

Rudamonen semea zen, eta botere mugatu bat zuen Leontopolis eta Tebasen.

K.a. 747an, Tanis eta Leontopolisekoez gain, beste hiru erresuma sortu ziren:

  • Herakleopolis Magna, Rudamonen suhi zen Paieftiauembastetek sortua, errege titulua hartzen duena.
  • Hermopolis Magna, Nimlot III.ak sortua, Behe Egipton (Deltan)
  • Asiut, Padimentik sortua.

Egiptok, garai honetan, iparraldeko probintziako agintari handiak ia onartu ere egiten ez dituzten bost gobernari ditu gutxienez.

Iuput II.a, lehenik Egiptoko XXII. dinastiako Osorkon IV.arekin aliatzen da eta ondoren Egiptoko XXIV. dinastiako Tefnakhtekin, Egiptoko XXV. dinastiako Napatako errege zen Piankhiren aurka, kushitar inbasioa antolatzen duena.

Iuputen ondoren, beharbada Sheshonq VI.ak gobernatuko zuen Leontopolisen, baina azken faraoi honen existentzia zalantzazkoa da.

Bere garaiko testigutzak

  • Faraoia irudikatzen duen baxuerliebea (Brooklyn Museum)
  • Shesh izena duen paparreko batean idazkuna, baina Sheshonq III.ari buruzko aipamen bat ere izan daiteke.


Aurrekoa
Rudamon
Egiptoko faraoia
XXIII. dinastia
Ondorengoa
Tefnakht
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q533344
  • Commonscat Multimedia: Iuput II / Q533344

  • Wd Datuak: Q533344
  • Commonscat Multimedia: Iuput II / Q533344