Australian pregnancy category B3 (en) eta US pregnancy category C (en)
Rola
Intsektizida eta antiparasitario
Identifikatzaileak
CAS zenbakia
70288-86-7
ChemSpider
7988461
PubChem
9812710
Gmelin
6078
ChEMBL
CHEMBL1200633
EC zenbakia
274-536-0
ECHA
100.067.738
MeSH
D007559
RxNorm
6069
Human Metabolome Database
HMDB0014740
UNII
8883YP2R6D
NDF-RT
N0000148510
KEGG
D00804
Ivermectina sendagai bat da, bizkarroi mota askok eragindako gaitzen tratamenduan erabiltzen dena. Besteak beste, eraginkorra da pediculosis capitisa, hazteria, miiasia, elefantiasia, onkozerkosia, estrongiloidiasia, askariasia eta trikuriasia tratatzeko. Aho bidez har daiteke, edo larruazalean eman kanpoko infestazioei aurre egiteko.[1] Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.[2] 1975ean aurkitu eta 1981ean hasi zen medikuntzan erabiltzen;[3] aurkitzaileek, William C. Campbellek eta Satoshi Ōmurak, Medikuntzako Nobel saria jaso zuten 2015ean.[4]
Historia
Satoshi Ōmura izan zen avermectina garatzeko lehen pausoa eman zuen ikertzailea. Mikrobiologoa izaki, eta gai naturaletatik konposatuak isolatzen aditua, lurrean bizi diren Streptomyces bakterioetan jarri zuen arreta, ezaugarri antibiotikoak dituzten konposatu ugari sortzen dituztelako. Bakterioak laborategian hazteko metodologia findu zuen, eta konposatu eraginkorrenak sortzen zituzten espezieak aukeratu zituen; guztira, 50 espezie. Tartean Streptomyces avermitilis zegoen, avermectinaren iturria, hain justu.[4]
William C. Campbell biologoak eman zion jarraipena Ōmuraren lanari. Streptomyce-kulturak eskuratu, eta haien eraginkortasuna aztertu zuen. Haietako bat abereen bizkarroiei aurre egiteko bereziki eraginkorra zela ohartu zen. Isolatu zuen, eta avermectina deitu zion. Gerora, kimikoki eraldatu, eta beste konposatu bat sortu zuen, are eraginkorragoa: ivermectina. Gizakietan egindako probetan frogatu zuten benetan eraginkorra zela filariasia, onkozerkosia, eta era horretako gaixotasunak tratatzeko, eta, geroztik, ivermectinan oinarrituta sortu dira bizkarroiek eragindako gaitzak tratatzeko hainbat botika.[4]
Erreferentziak
↑Ivermectin. The American Society of Health-System Pharmacists, drugs.com (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
↑World Health Organization Model List of Essential Medicines. 21st List. 2019. apps.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
↑Mehlhorn, Heinz. Encyclopedia of parasitology. 646. orrialdea, Springer, ISBN 978-3-540-48994-8, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
↑ abcGalarraga Aiestaran, Ana. Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat. Elhuyar aldizkaria, 2015/10/05, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).