Jacopo Bellini
Jacopo Bellini | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, c. 1396 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, c. 1470 (69/70 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Bellini family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Gentile da Fabriano |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Florentzia Venezia Verona Ferrara eta Padua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | pizkundea |
Jacopo Bellini (Venezia, 1396 aldean - ib., 1470 aldean) italiar margolaria izan zen. Haren bi seme, Gentile eta Giovanni Bellini, margolari ospetsuak izan ziren.
Bizitza
Bere maisu Gentile da Fabriano eta Pisanellorekin batean, tradizio gotikotik aldentzen hasi zen, espazioari buruzko ikerketari ekinez. Haren lanetako gutxi heldu dira guganaino: Ama Birjina batzuk; Ama Birjina eta Haurra (Louvre, Paris); Deikundea (Sant'Alessandro eliza, Brescia). Bere lan handiak desagertu egin dira; hala ere, bi marrazki bilduma gordetzen dira, Paris eta Londresen. Bi seme izan zituen, Gentile eta Giovanni, eta alaba bat, Niccolosia, Andrea Mantegna pintorearekin ezkondu zena.
Iruditegia
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/09/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Bellini |
- Datuak: Q313310
- Multimedia: Jacopo Bellini / Q313310