Johann Joachim Quantz
Johann Joachim Quantz | |
---|---|
![]() ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Scheden, 1697ko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Potsdam, 1773ko uztailaren 12a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Potsdam |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Jan Dismas Zelenka (en) ![]() Johan Joseph Fux Francesco Gasparini (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, musikaren teorikoa, musika instrumentuen egilea, flautist (en) ![]() ![]() |
Enplegatzailea(k) | Sächsische Staatskapelle Dresden (en) ![]() Frederiko II.a Handia |
Influentziak | Pierre-Gabriel Buffardin (en) ![]() |
Mugimendua | musika barrokoa |
Genero artistikoa | musika barrokoa |
Musika instrumentua | Zeharkako txirula oboea |
quantz.info | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/23/JohannJoachimQuantz2.jpg/220px-JohannJoachimQuantz2.jpg)
Johann Joachim Quantz (Oberscheden, 1697 – Potsdam, 1773) alemaniar musikagilea eta flautista izan zen.
Biografia
Musikaren historiako flautista eta teoriagile aipagarriena da. Dresden egin zituen Musika ikasketak, eta geroago Vienan (1717). 1723-1737. urteetan Europa osoan zehar ibili zen. Alemaniara itzulitakoan, Prusiako printzearen, geroago Frederiko II.a Handia izan zenaren, flauta-irakasle izendatu zuten, eta haren zerbitzura egon zen hogeita hamar urtez.
Lanak
Flautarako lanak idatzi zituen batik bat: 300 kontzertu eta sonatak. Bestalde, garrantzi handiko flauta-ikasbide baten egilea izan zen: Versuch einer Anweisung die Flöte traversiere zu spielen (1752, Zeharkako flauta jotzeko ikasbide bati buruzko saiaera).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Quantzen partiturak.
- (Ingelesez):Quantz Elkartea.
Datuak: Q77212
Multimedia: Johann Joachim Quantz / Q77212