Joshua Cheptegei

Joshua Cheptegei

(2022)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKapchorwa District (en) Itzuli, 1996ko irailaren 12a (27 urte)
Herrialdea Uganda
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 5.000 metroko lasterketa
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
5000 metres world record progression (en) Itzuli2020ko abuztuaren 14a755,36
men's 10,000 meters world record in track and field (en) Itzuli2020ko urriaren 7a1.561
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea
Pisua61 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Facebook: JoshuaCheptege1 Twitter: joshuacheptege1 Instagram: joshuacheptegei IAAF: 14645612 Olympic.org: joshua-kiprui-cheptegei Edit the value on Wikidata

Joshua Kiprui Cheptegei (Uganda; 1996ko irailaren 12a) Ugandako atleta da, munduko txapelduna 2019an 10.000 metroko lasterketan. 5000 metroko, 5 kilometroko eta 10.000 metroko lasterketetako munduko errekorrak ditu eta distantzia bietan txapeldun olinpikoa izan da.[1][2]

Sebei etniako kidea da Cheptegei, Kenian kalenjin esaten zaien talde berekoa funtsean.[3]

Kirol ibilbidea

Londres 2017ko Munduko Kopan zilarrezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan, urrea irabazi zuen Mo Farah britainiarraren ondoren eta brontzea eskuratu zuen Paul Tanui keniarraren aurretik.

Valentzia 2019ko Trinidad Alfonso maratoian, errepideko 10 km-ko munduko errekorra hautsi zuen 26:38ko denborarekin, Leonard Komon-en ordura arteko errekorra gaindituz.

Cros-countryko munduko txapeldun izendatu zuten 2019an Aarhus hirian (Danimarka), Jacob Kiplimo herrikidearen aurretik.

10 km-ko errekorra galdu eta gutxira, 2020ko otsailaren 16an errepideko 5 km-ko munduko errekorra hautsi zuen, Monakon egindako lasterketan. Urte bereko abuztuaren 14an, Monakon ere eta Diamond Leagueko lasterketa batean, 5000 metroko munduko errekorra hautsi zuen 12:35,36 denborarekin. Bi hilabete geroago, 2020ko urriaren 7an, 10.000 metroko munduko marka haustea lortu zuen 26:11.00 denbora berriarekin NN Valencia World Record Day lasterketan, horrela Kenenisa Bekele etiopiarraren aurreko errekorra hobetuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen: urrezkoa 5.000 metroko lasterketan[1] eta zilarrezkoa 10.000 metrokoan[4]. 2022an eta 2023an munduko txapelduna izan zen 10.000 metrotan eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen.[2]

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 5.000m
2020 Tokio  Japonia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 10.000m
2024 Paris  Frantzia 01 !1. postua, urrezko domina 10.000m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Londres  Erresuma Batua 02 !2. lekua, zilarrezko domina 10.000 m
2019 Doha  Qatar 01 !1. postua, urrezko domina 10.000 m
2022 Eugene  AEB 01 !1. postua, urrezko domina 10.000 m
2023 Budapest  Hungaria 01 !1. postua, urrezko domina 10.000 m
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Gold Coast  Australia 01 !1. postua, urrezko domina 5.000 m
2018 Gold Coast  Australia 01 !1. postua, urrezko domina 10.000 m

Euskal Herrian

2017. urtean Juan Muguerza Nazioarteko Krosa irabazi zuen Elgoibarren.

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Trapani, Gonzalo. Juegos Olímpicos Tokio 2020: Joshua Cheptegei, oro en 5000 metros – Run Fun. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Joshua Cheptegei desmonta el plan etíope en los 10.000m...y Thierry Ndikumwenayo revienta el récord de Roncero» Runner's World 2024-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  3. (Ingelesez) «Kalenjin Wilderness Hike. Hike Kalenjin wilderness on Mount Elgon» Inside Mount Elgon National Park (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Cheptegei fue derrotado en los 10,000 m. planos por Barega | TUDN Juegos Olímpicos | TUDN» www.tudn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17403005
  • Commonscat Multimedia: Joshua Kiprui Cheptegei / Q17403005

  • Kirolariak
  • COI: joshua-kiprui-cheptegei
  • IAAF: 14645612
  • Wd Datuak: Q17403005
  • Commonscat Multimedia: Joshua Kiprui Cheptegei / Q17403005