Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta
Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1978ko abenduaren 8a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Oiartzun |
Hezkuntza | |
Heziketa | Musika Kontserbatorio Profesionala Goi mailako domeinu orokor Haur hezkuntza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea, musika-irakaslea, aktorea eta sortzailea |
Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta. Errenteria (1978ko abenduaren 8a) gipuzkoar musikari profesionala da; halaber, biolin-jotzaile, musika-irakasle, antzezle eta sortzailea. Eremu sozialean, euskararen, euskal kulturaren, edota feminismoaren inguruko gizarte-jardueretan kolaboratzen du.
Historia
Lau urte zituela hasi zen biolina ikasten Suzuki metodoaren bitartez. Gurasoak izan ziren zaletasunaren abiapuntu eta laguntzaile, Donostiako Cipic zentroko eskolan igarotako 8 urtetan. Oinarrizko ikasketak Langaitz eta Orereta ikastolan burutu zituen eta ondoren batxillergoa Koldo Mitxelena institutuan. Jaiotzez errenteriarra, 2013tik Oiartzunen bizi da. Alaba bakarra du: Lur, 2006ean jaioa. Bere zaletasunak musika, dantza eta antzerkiaren inguruan kokatzen dira eta horretara bideratu du etorkizuneko bizitza eta lana. Heziketa eta haur munduak ere erakartzen du; horregatik burutu zituen haur-hezkuntzako ikasketak eta, amona gaixotu zelarik, prestatu zen erizaintzako alorrean. Baina bi bide hoiek baztertu eta buru-belarri dabil mundu artistikoan murgilduta. Zaila eta exijentzi handikoa da hartutako bidea, izan ere ez baita erraza, emakumea eta ama izanik, profesioaren eskakizunekin uztartzea.
Formazioa
- Cipic zentroa, Donostia. Suzuki metodoa ematen espezialista. (1983-1991)
- Kotserbatorioko ikasketak: Donostiako Francisco Escudero, Errenteriako Errenteria Musical eta Iruñeko Pablo Sarasaten. (2000)
- Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria. (Plaiaundi, Irun) (2017)
- Erizaintzako Zainketa Osagarrietako Teknikaria.
Ibilbide profesionala
Talde eta orkestra desberdinen partaide izateaz gain, biolin irakasle eta hezkuntza musikalaren eremuan lanean aritzen da. Musika du maite eta honekin batera antzerkia eta dantza sentitzen ditu sormena lantzeko eremu natural.[1]
Musika-irakasle lanetan
2022tik Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan dabil lanean biolin irakasle.[2] Aurrez beste eskoletan aritu izan da eginkizun bertsuetan, besteak beste, Orio (musika eta mugimendu irakasle, urtetan)[3] Bera, Lezo eta Lazkaoko musika eskoletan.
UEU, Udako Euskal Unibertsitatean. Bilbo eta Baionan irakasleei musika ikastaroak eman izan ditu 2012an.[4]
Musika emanaldiak eta partaidetzak
- Euskadiko Gazte Orkestrako eta Iruñako Pablo Sarasate Orkestran jo izan du.
- Atrium Ensemble[5] taldeko partaide da.[6]
- 2000tik Et Incarnatus Orkestrako kidea da. Lan askoren artean nabarmentzekoa dira "Urmuga: Musika eta mendiak festibala"[7] eta “VAgera herri bat” ikuskizuna. Villabona-Amasa.[8]
- Beste hainbat artistekin egindako emanaldi eta grabaketak. Hara nola: Hertzainak,[9] Iñaki Salvador,[10] Pasion Vega,[11] Noa,[11] Benito Lertxundi, Tapia,[12] Gonzalo Tejada,[13] Banda Bassotti,[14] Txomin Artola,[15] Juantxo Zeberio,[16] Imanol[17] eta Javier Muguruza[18] artistekin.
- Bakarka Antton Valverde[19] eta Petti bezelako kantariekin aritu da.[20]
- Hainbat musikaletan parte hartu du: Pier Paul Berzaitzen Maite-k,[21] Gontzal Mendibilekin Haziak[22] edo Joxean Goikoetxearekin, besteak beste.
- Landarbaso abesbatzarekin "Konplize ditut eta" Victoria Eugenian. (2016 martxoa).[23]
- 2020tik Hatxerekin[24] "Panpin hautsien dantza" proiektuan jotzen dabil.[25]
- "Kultur Labea" proiektuaren baitan (Errenteriako udala. 2020ko maiatza) COVID-19 pandemia garaian eskainitako emanaldia.[1]
- Estibalitz Urresolaren Polvo Somos film laburreko soinu-bandako partaide (2020)[26]
- Briganthya[27] taldeko bionilista zela Viaje de Bruxas diska grabatu zuen (2021)[28]
- Fernando Velazquezen batutapean "Neguko distirak" proiektua. Gasteizko Antzoki zaharra eta Bilboko Euskalduna 2022ko abenduan.[29]
Antzerki mundua
- 2021tik Hika teatro-rekin, "Tarara" ikuskizuneko parte izan da.[30]
- Metrokoadroka-rekin "Andre zaharraren manifestua"ren performace musikatuan[31] eta "Txolarte" [32]
- Ainhoa Alberdirekin "Zapatak".[33]
- Tabakaleran, "Partekatu" emanaldia. (2022)
Haurren eremuan
- Kimutx diska-liburuaren sortzaileetako bat izan zen 2012an.[34]
- Oarso-irriak[35] elkartearekin dantza eta kanta sormenean ere aritua da. (Irri harro 2018), baita dinamizatzaile ere.[36]
- Saharara joan zen Hatxerekin batera, Oiartzungo El Watan elkartearen bitartez bertako eskoletan haurrentzako prestatutako antzerki musikatua eskaintzera 2018ko abenduan.[37]
Nexklak taldea
2018an sortu zuten Errenterian Nexklak taldea, Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren harira eta hainbat lekutan burutu zituzten emanaldiak, hauen artean, 2019ko Oreretako jaietan, Merkatu zaharrean[38] eta Korrika egunean.[39]
Saria
Kimutx Kultur Elkarteak egindako ipuin musikatuaren partaide, 2014 Oarsoarrak saria jaso zuen taldeak.[34]
Erreferentziak
- ↑ a b Jurdana Otxoaren labea / El laboratorio cultural de Jurdana Otxoa. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Musika instrumentuak eta bakarkako kantua - Musika Eskola - Ataria» Musika Eskola (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Dantza emanaldia Karelan -» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Attrium Ensemble - Música para eventos» Attrium Ensemble (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Atrium hirukotearen kontzertua dolarean. .
- ↑ «Urmuga» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2019-05-03). «VAGERA Herri bat ikuskizun solidarioa» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Hertzainak, Et Incarnatus orkestrarekin asteazkenean - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Pirinioetako polifonien klana» Berria 2015-08-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ a b Jarduera memoria 2019. , 24 or..
- ↑ «Egon edo ez egon» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Yarza, Maribel Marín. (1999-04-27). «Gonzalo Tejada y Et Incarnatus recuerdan al contrabajista Scott Lafaro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Banda Bassotti.El futuro de la memoria. Discogs.
- ↑ «'Txomin Artola Et Incarnatus Est'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Petti, Etxeko Uzta, Et Incarnatus & Juantxo Zeberio: "Manipulazio estrategiak"» www.noizagenda.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Imanol» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Jabier Muguruza. «Hain guapa zaude»» Música recomendada (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antton Valverde interpreta su último trabajo Gaua, ausentziaren itzala en el Teatro Arriaga» Toda la Música (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Iparragirre gogoan» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak» Pier Paul Berzaitz eta Joxan Goikoetxea, Maite.K eta Egunsentiko Kantak (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Blogak.eus. «Gontzal Mendibil "Hazia" (Egilea Editore)» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ “Konplize ditut eta…” diskoa aurkeztu du Landarbaso abesbatzak – Herribizia. 2016-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Hatxe» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «Panpin hautsien dantza, by HATXE» Hatxe (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Polvo somos (2020). (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio» Briganthya - Música Celta (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Viaje de bruxas - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Palacio Euskalduna Jauregia Bilbao | Palacio de Congresos y de la Música» Euskalduna (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Tarara (2022)» Hika (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «Andrezaharraren manifestua – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «TXOLARTE – Metrokoadroka Sormen Laborategia» www.metrokoadroka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) ARTIME, MIRARI. (2019-04-23). «Las mujeres saltan a escena en Aulesti» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ a b «Kimutx Kultur elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak saria» Kimutx Kultur elkarteak jaso du 2014ko Oarsoarrak saria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «OARSOirriak» OARSOirriak (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ «IRRIA HARRO! madalenetako kanta berriaren bideoklipa grabatzeko deialdia (Errenteria-Orereta)» OARSOirriak 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-28). «Saharar herria ezagutzeko bi aste intentsu, kulturatik elkartasuna landuz» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Madalenak 2019 – Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2019-04-12). «Pausoz pauso, herritarrek egiten dute Korrika» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
Kanpo estekak
- Datuak: Q123861050
- Multimedia: Jurdana Otxoa / Q123861050