Kalahari
Kalahari | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Brandberg (en) |
Garaiera | 1.168 m |
Mota | basamortu eta deserts and xeric shrublands (en) |
Luzera | 4.000 km |
Azalera | 930.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°S 22°E / 23°S 22°E / -23; 22 |
Babestutako-eremua | Kgalagadi Transfrontier Park (en) |
Ur-gorputza | Orange |
Leku geografikoa | Kalahari (en) |
Kalahari[1] Afrikako hegoaldean dagoen basamortua da. Bere 900.000 km²-ko azalera ia Botswana osoan eta zenbait Namibiako eta Hegoafrikako aldetan zehar hedatzen da. Lurralde erdi-elkorra zanda baditu zenbait animalia eta landare. Inguruko eskualdeak Kalahariko arroa du izena eta bere 2,5 milioi km² basamorturaino ez ezik Angolara, Zambiara eta Zimbabweraino ere iristen da. Eskualdeko ibai iraunkor bakarra Okavango da.
Izena
Keir hitza tswanaz "egarmina" esan nahi du, hori dela eta Khalagari, Kgalagadi edo Kalagare "urik gabeko lekua" esan nahi dute.
Klima
Kalahari ez da benetako basamortua. Zenbait alditan urtero 250 mm euri dituzte eta landaretza nahikoa; benetako basamortu idorra hego-mendebaldean dago (urtero 175 mm baino gutxiago). Udako tenperaturak Kalaharin 20 °C gradutik 69 °C gradura bitartekoak izan ohi dira.
Meak
Eskualdean harea, ikatz, kobre, nikel eta uranioko biltegiak daude. Munduko diamante-meategirik handiena Botswanako Orapan dago, ipar-ekialdeko Kalaharin. Hegoafrikako Pomfreten, berriz, asbesto du.
Biztanleria
Bertoko jatorrizko biztanleak san herria edo boskimanoak dira.
Kalahari pelikuletan
- A Far Off Place, pelikula, Reese Witherspoon eta Ethan Randall (Embry) protagonistak dituena.
- The Gods Must Be Crazy, pelikula.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q47700
- Multimedia: Kalahari / Q47700