Kanarietako behoka

Kanarietako behoka †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Kanariak  Espainia
SinonimoakKanariar behokatxoa

Kanarietako behoka, (Kanarietako gazteleraz: Caballo de la tierra, jaquita canaria), xx. mendean desagertutako Kanariak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen zen[1].

Iberiar Penintsulako beste hainbat behoka arrazekin gertatu zen bezala, (Soriako behoka, Rondako behoka, Sevillako behoka...), Kanarietako behoka joan den mendeko bigarren aldera desagertu zen, landa eremuan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, emandako mekanizazioaren ondorioz bere erabilgarritasuna galtzerakoan. Baita espainiar militarrek beraientzat erabilgarriagoak ziren zaldiak lortzeko euren interezeko hazkuntzarako zaldiak eta paradako zaldiak bertan ezartzerakoan.

Kontutan hartu gazteleraz jaca, hau da, behoka hitza poniaren baliokidea dela.

Arrazaren historia

Acentejoko gatazkaren margolana. Gaztelarrek ekarritako gerla zaldiak, bertako indigenentzat ez ezagunak zirenak, euren nagusitasun militarra ezarzteko erabili zituzten Kanariar Uharteetako Konkistaren garaian.

Espainiar konkistatzaileak Kanarietara ailegatu baino lehen bertan ez zeuden zaldirik. Uhartediko indigenak ziren guantxeek ez zeuzkaten ez zaldirik ezta astorik ere.

Antza 1393. urtean heldu ziren aurreneko zaldiak Kanarietara, Lanzarote uhartera hain zuzen. Henrike III.a Gaztelakoa erregeak baimena zeukaten Sevillar zein euskaldun konkistatzaileek ekarri zituzten [2]. Hurrengo hamarkadetan ailegatutako zaldi gehienak gerla zaldiak bezala ailegatu ziren.

Uhartediko konkista eta gero, kolonizatzaileek zaldiak ekarri zituzten bertan egokitzeko, bai Iberiar Penintsulatik, baina baita antza Iparraldeko Afrikatik ere. Hau dela eta, Kanarietako behoketan berberiar zaldiaren eragina nabarmena izan zen. Aldi berean Penintsulako zenbait poni arrazen eragina nabaria da, argazki zaharretan agerian geratzen denez.

Ekarritako zaldiak euren artean nahastuz eta bertako ingurumenera egokitzerakoan, Kanarietako behokaren fenotipoa mendetan zehar sortuz joan zen. Kontutan hartu gainera bertako nekazariek zela zalditzat baino, nekazaritzako lanetarako zein zama aberetzat erabiltzen zituztela abereak, eta haren ondorioz tamainaz txiki, zabalak eta indartsuak nahiago zituztela bertako aldapetan zein mendiko bidetan ibiltzeko.

Kanarietako behoka 1931. urtean La Orotavako El Palmarren.

1960. urterako militarrek eta Administrazioak ekarritako paradako zaldiak ondo banatuta zeuden Uhartediko bazter guztietan eta horren ondorioz bi hamarkadetan ezinezkoa zen Kanarietako behokaren ezaugarria fenotipikoak zeuzkaten abererik topatzea. Kontutan hartu Espainian joan den mendeko ia 90. hamarkada arte militarrek zaldien hazkuntza esku hartze zuzena zeukatela, zaldiak "Defentsa nazionalerako" lehen mailako tresna omen zirelako.

Zalditeriaren arduradunak ziren militarrek behorren jabeen eskura hazitarako zaldi batzuk jartzen zuten, beraieki nahi zituzten ezaugarriekin. Udalek parada bat egitea eskatzen zuten eta abereentzako zein haren zaintzailearentzako instalazioak eskaintzen zituzten. Gainera mantenu gastuak ordaintzen zituzten, dena albaitari batek gainbegiratuta. Horrela euren interesetarako hazitarako zaldiak jartzen zituzten erabilera militarrerako balio gutxiago zuten mendiko ponien kaltetan. Modu honetan galdu ziren behoka-poni arraza asko Iberiar Penintsulan ere [3].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Capote, Juan. (2019). «Jaquita canaria, el equido isleño del que sólo quedan fotos» Pellagofio.
  2. (Gaztelaniaz) «Tamarán, a los pies de los caballos» Canarias 7.
  3. (Gaztelaniaz) de Juana, Ricardo. (2005). «El caballo agrícola artillero» SOS caballo losino (Pancorbo).

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazakEuropako
arrazak
Ameriketako
arrazak
Asiako
arrazak
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Desagertutako
arraza
etxekotuak
Antzinako
zaldi arraza basatiakDesagertutako historiaurreko
zaldi arrazakDesagertutako historiaurreko
ekido espezie eta azpiespezieak
  • (Denak desagertuak, przewalski zaldia izan ezik)