Kapildui
Kapildui | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.177 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′02″N 2°32′10″W / 42.76722°N 2.53611°W / 42.76722; -2.53611 |
Mendikatea | Gasteiz mendiak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Bernedo |
Luberri | Luberri |
Kapildui Gasteiz mendiak osatzen duten mendietako bat da, Arabako ekialdean kokatua, Izkiko natura parkean. 1.177 metroko garaierarekin, Izkiko tontorrik altuena da.
Abiapuntuak
- Izartzatik (Bernedo): ordubeteko igoera.
- Azazetako mendatetik: ordu 1 eta 15 min.
- Okinatik (Bernedo): ordu 1 eta 30 min.
- Arluzeatik: ordu 1 eta 45 min.
- Ixonatik (Burgu) eta Egiletatik (Dulantzi): ordu 1 eta 45 min.
Radarra
Sakontzeko, irakurri: «Kapilduiko radarra»
2005. urtean Euskalmetek (Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologi agentzia) atmosferaren egoera aztertzeko radarra jarri zuen Kapildui mendian. Radar horrek Euskal Herrian gerta litezkeen prezipitazioak iragartzeko balio du.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Kapildui luberri.net webgunean
- Kapilduiko euri-radarra.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Datuak: Q12261272
- Multimedia: Kapildui / Q12261272