Kara (sikhismoa)
Kara bat (punjaberaz: ਕੜਾ (Gurmukhi), کڑا (Shahmukhi) कड़ा (Devanagari) Sikhek erabilitako burdina edo altzairuzko besokoa da. Sikh guztiek erabili beharreko bost "kakar" edo fede-ikurretako bat da. Kararen erabilpena Gobind Singh guruak 1699an ezarri zuen.
Kara Jainkoarekiko atxikimenduaren eta konpromisoaren sinboloa da. Guru Granth Sahib sij-en testu santuak aipatzen du.[1] Indiako iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta mendebaldeko estatuetan (Gujarat, Rajasthan eta baita Maharashtra ere) sikh ez direnek ere erabiltzen dute kara.[2]
Historikoki, borroketan altzairuzko ukabil gisa ere erabili izan da. Britainiar Raj garaian, Indiako armada britainiarreko sikh soldaduek loh-muthi boxeo-forma praktikatzen zuten, esku batean kara zutela.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1992510
- Multimedia: Kara (Sikhism) / Q1992510