Kareaga dorretxea
Kareaga dorretxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Markina-Xemein |
Koordenatuak | 43°15′44″N 2°31′19″W / 43.262325°N 2.521861°W / 43.262325; -2.521861 |
Ondarea | |
EJren ondarea | 60 |
Kareaga dorretxea (herri hizkeran Karia) Markina-Xemeingo (Bizkaia) etxe gotortua da.[1]
Kokapena
Kareaga dorretxea (edo hobe esanda haren hondakinak, aurri egoera oso aurreratuan baitago) Markina-Xemeindik Durangorantzko errepidea hartuta, herritik atera eta Kareaga izeneko industrialdearen bazter batean ikus daitezke[2] (2011 urtera arte futbol zelaia egon zen lekuan[3]).
Historia
Kareagatarren aipuak 1353 urtean badaude ere, leinu gerren testuinguruan,[4] dorretxearen lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. 1639an Catalina Kareagak Pedro Fernandez de Mugartegiri saldu zion 10.500 dukatetan. Honen seme Nicolasek, edo hauen ondorengoek guztiz erreformatu zuten XVII. mendean.[5] 1796ean jabea Pedro Valentin Mugartegi zen. 1991ean, berriz, Markina-Xemeingo Udalarena zen, eta Jose Mari Urkidi bizi zen bertan.[6]
Ezaugarriak
Kareaga landa-jauregi barrokoa da, Erdi Aroko dorre baten gainean egina.[7]
Karratu formako oina du, eta 3 solairu zituen. Sarrera bi zituen, bata fatxada nagusian eta bestea atzekoan (harrizko eskailera batekin; agian jatorrizko dorrearena). Baoak ateburu zuzenekoak ziren. Dorrearen hormak harlangaitzezkoak ziren nagusiki, harlanduak ertzetan eta beheko solairuko baoetan erabili zirelarik.[1]
Atxekitutako eraikin bat zuen, adreiluz egina.[1]
Egoera
Kareaga dorrea utzia dago aspalditik, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hormen zatirik handiena erori da. Babesteko neurriak proposatu diren arren, eraikina aurri egoeran dago.[8]
Erreferentziak
- ↑ a b c «Torre Kareaga - CastillosNet» www.castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Kareaga dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- ↑ Markina-Xemeingo Kareaga IIIko 41. industria-areaurbanizatzeko programari eta eremuarenbirpartzelazio eta urbanizazio-proiektueihasierako onespena. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Urizar Rementeria, Hiart. (2012). Las guerras de bandos en Markina: una aproximación. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Torre de Careaga. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
- ↑ Zubikarai, Augustin. (1991). Markina-Xemein II. Autoedizioa.
- ↑ Markina-Xemein. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
- ↑ Blogak.eus. «JASANGARRITASUN ETA HAZKUNDE OREKATU BATEN ALDE, PLAN OROKORRAREN HASIERAKO ONARPENARI EZARRITAKO ALEGAZIOAK» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- Datuak: Q65562268
- Multimedia: Markina-Xemein / Q65562268