Kilmory gaztelua
Kilmory gaztelua | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Argyll eta Bute |
Koordenatuak | 56°01′33″N 5°25′18″W / 56.0259°N 5.42163°W / 56.0259; -5.42163 |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Sir John Powlett Orde, 2nd Bt. (en) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Kilmory gaztelua (ingelesez: Kilmory Castle) Eskoziako Lochgilphead herrian dagoen gaztelu bat da. Gaur egun Argyll eta Bute eskualdeko administrazioaren egoitza da gaur egun.
Historia
1550 urtearen inguruan bazen eliza bat bertan. Eliza eta inguruko lurraldea Paisleyko abadiari zegozkion. 1575ean Kilmoryko Donald Campbellek eskuratu zuen.
1816-20 urteen artean Campbell familiak etxe bat eraiki zuen eliza zaharra zegoen tokian. Eliza Campbell Sir John Orde-rekin ezkondu zen eta honek 1829an etxea bota eta gotiko estiloan gaztelu bat eraiki zuen. Joseph Gordon Davis arkitektoak diseinatu zuen gaztelua. 1830an William Hooker botanikoak lorategia handitu eta diseinatu zuen.
Campbell-Orde baroiak bizi izan ziren bertan 1938an gaztelua saldu behar izan zuten arte. Hurrengo urteetan hainbat jabe izan zituen harik eta 1974an Argyll konderriak eskuratru zuen arte.
Kondaira
Gazteluan "Green Lady" (Emakume berdea) mamua bizi dela diote.
Iruditegia
Kanpo estekak
- Datuak: Q17770777
- Multimedia: Kilmory Castle / Q17770777