Kiribil-tximeleta
Kiribil-tximeleta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Aphantopus |
Espeziea | Aphantopus hyperantus Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Deschampsia cespitosa, Milium, Ezpata-belar, Milium effusum, Poa annua, Brachypodium sylvaticum, Calamagrostis, Larre-pleotza, Poa eta Phalaris |
Kiribil-tximeleta (Aphantopus hyperantus) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Nymphalidae familiako tximeleta bat da, Europan dagoen Aphantopus generoko espezie bakarra da.
Deskribapena
Kiribil-tximeletak kolore arrea du, hegalaren ertz aldera argituz doana. Hegoen ertzak zuriak dira. Hegoetan ozelo ilun batzuk ditu kolore horizko eraztunez definituak[1]. Hegoen azpialdean ordea ozeloak handiagoak eta ugariagoak dira.
Arren hegalak emeenak baino ilunagoak dira eta ozeloetako batzutan zantzuak baino ez dira ikusten. 38-46 mm arteko hegal zabalera duen tximeleta ertaina da[2].
Kiribil-tximeletaren beldarrak krema kolorea du eta marra iun batzuek apaintzen dute.
- ♂
- ♂ △
Bizi zikloa
Neguaren ondoren beldarrak jaiotzen dira eta udaberrian nahiko elikagai bildu dutenean krisalida eratzen dute. Tximeleta helduak ekaina eta abuztuaren artean ikusten dira.
Habitata
Baso epel eta hezeak atsegin ditu, hainbeste ezen egun lanbrotsuetan ere hegan ikusten baita. Europa mendebaldetik Japoniaraino zabaltzen da, Asia hegoaldean ordea ez da aurkitzen. 1.600 metrotako altueran ere ikusi izan da.
Iruditegia
- Tximeleta goitik begiratuta
- Tximeleta goitik begiratuta
- Kiribil-tximeletaren azpialdea
- Beldarra
- Burualdea
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q161520
- Multimedia: Aphantopus hyperantus / Q161520
- Espezieak: Aphantopus hyperantus