Kiveve
Kiveve | |
---|---|
Pure eta jaki | |
Osagaiak | Kuia |
Historia | |
Jatorria | Brasil |
Kivevea (guaranieraz: kiveve eta gaztelaniaz: kivevé edo quibebé) Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko sukaldaritzetako azkenburuko tradizional bat da, ahiaren antzekoa dena. Kiveveak andai izeneko kuia tradizionala du osagai nagusitzat.
Prestaketa
Kiveve tradizionala egiteko, osagai hauek erabiltzen dira: andai izeneko kalabaza, ura, esnea, azukrea, arto-irina eta gazta. Aldez aurretik zuritutako kalabaza ontzi bat uretan irakiten jartzen da. Ondoren, kalabaza irabiagailu edo bahe batetik pasatzen da. Jarraian kalabaza esnearekin, azukrearekin eta arto-irinarekin nahasten da. Arto-irina egosita dagoenean, gazta birrindua gehitzen zaio.
Kivevea bakarrik edo esnearekin zerbitzatu daiteke, orokorrean azkenburuko moduan.
Kanpo estekak
- Datuak: Q956379
- Multimedia: Quibebé / Q956379