Kolomarte
Bi zutabeen arteko espazioari kolomarte deritzo.
Kolomartea ardatzetik ardatzera neurtzen da eta ordenaren arabera honela sailkatzen dira:
- Toskanar ordena batean, sei modulo;
- Doriar ordenan batean, zazpi modulo;
- Joniar ordena batean, hamaika modulu eta erdi;
- Korintoar ordena batean, sei, bederatzi eta hamabi modulu artean izan daiteke, idulkidun portikoak diren edo ez.
Kolomarte estandarrak
Kolomarte tarteen neurri estandarrak hauek dira:
- Piknostilo
- Diametro bat eta erdi duen kolomartea.
- Sistilo
- Bi diametroko kolomartea.
- Eustilo
- Bi eta laurden diametroako kolomartea; Vitruvioren arabera proportzio onena da [1]
- Diastilo
- Hiru diametroko kolomartea.
- Areostilo
- Lau edo gehiago diametroko kolomartea. Hauen arkitrabea harrizkoa izan ordez egurrezkoa izan behar du.
- Araeosistiloa
- Areostilo eta sistilo kolomarteak txandakatuz.
Ikus, gainera
- Kolomadi
Erreferentziak
- ↑ Vitruvius, De architectura, iii.3.6.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1364172
- Multimedia: Bays (architecture) / Q1364172