Komenentziako denda
Komenentziako denda ordutegi zabaleko autozerbitzu txikia da, 500 metro karratutik beherakoa. Oinarrizko janari-edariak eta maiz erosten diren bestelako produktu batzuk saltzen dituzte.[1] Gehienetan, hirien erdigunean kokatzen dira, baina izen hau beste lokal batzuk ere erabiltzen dute, hala nola gasolina-zerbitzuguneen ondoan daudenek edo aireportuetan dauden dendek, zergarik gabekoak (duty-free) ala ez.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Merkataritza eta Marketina Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
- Datuak: Q7361709
- Multimedia: Convenience stores / Q7361709
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |