Konglomeratu
Konglomeratu | |||
Arroka sedimentarioa |
---|
Konglomeratua pikor oso larriz osatutako arroka sedimentarioa da. Pikorren tamainagatik bakoitza arroka ezberdintzat har daiteke. Pikor hauek biribilduak dira, eta angelutsuak direnean bretxa izena ematen zaio. Tamaina 2 mm baino handiagoa da.
Motak
- Ehunduraren arabera:
- Parakonglomeratuak matrizez eutsiak diren arrokak dira. Matrize honek %15a osatzen du, eta harearen tamainakoa da.
- Ortokonglomeratuak pikorrez eutsiak dira eta batez ere 256 mm baino handiagoak diren pikorrez osatua dago, matrizea %15 baino gutxiagoa delarik.
- Matrizea guztietan desagertzen bada arroka bera desegiten da. Hala ere geroz eta matrize gehiago orduan eta ezegonkorragoa izango da.
- Klastoen konposizioaren arabera:
- Monomiktikoa edo Oligomiktikoa klasto mota bakarra duen konglomeratua da.
- Polimiktikoa klasto mota ugari dituen konglomeratua da.
Arroka sedimentarioak
Konglomeratuak hainbat arro sedimentariotan eratzen dira:
- Ozeano hondoak: Bertan turbiditak eratzen dira. Klastoak ondo ordenaturik egoten dira, baldintza oso egonkorrak izaten dituelako.
- Itsaso azalak: Garai batetako kostaldea eratzen dute, itsasoak irabazitako eremua baita.
- Ibaiak: klasto biribil eta ordenatuez osaturiko konglomeratuak dira.
- Lur barneko eremu alubialak: Ehundura latza duten klastoez osaturiko konglomeratuak dira.
- Glaziarrak: Hauek ere klasto latzez osaturik daude.
Adibideak
Mundu mailan badira konglomeratu formazio handien adibide ezagunak. Aipagarrienak Kataluniako Montserrat mendia, Eskoziako ekialdeko kostaldea eta Australia iparraldeko Kata Tjuta mendiak dira.
Iruditegia
- Konglomeratua.
- Konglomeratua.
- Montserrat mendia, Katalunia.
- Dunnottar gaztelua, Eskozian.
- Kata Tjuta, Australian.
Kanpo estekak
- Datuak: Q191704
- Multimedia: Conglomerate / Q191704