Kordobila

Kordobila
 Euskal Herria
Done Kosme eta Damian elizaren irudia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaGalar Zendea
Administrazioa
Posta kodea31191
Herritarracordovillar
Geografia
Koordenatuak42°47′15″N 1°38′50″W / 42.7875°N 1.6472°W / 42.7875; -1.6472
Garaiera440 m
Demografia
Biztanleria829 (2020)

Kordobila edo Cordovilla[1] Galar Zendeako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 254 biztanle ditu baina harrezkero etxe ugari eraiki dira bertan eta beraz datozen urteetan biztanleria era nabarian handituko da. 2012an 496 biztanle zituen.

1986ko urriaren 31n[2] eratu zen kontzeju honetan eremu batzuk desberdindu daitezke: batez ere herriska zaharra (bere inguruan eraikitzen ari dira aipatu etxe berriak) eta ekialdeko industria eta merkatalguneak.

Izena

Gaztelaniaz Cordovilla idazteko joera egon bada ere, euskararako proposatzen den Cordobilla gehiago hurbiltzen da leku-izenaren jatorrira: "Kordoba txikia, besterik gabe; Erdi Aroan hiri ezagunetako izenekin herrixkak bataiatzeko modaren barruan koka liteke. Hala ere, oraindik XVII. mendean euskaldunek herri honi Kordoba, aurrizki txikigarririk gabe deitzen zioten eta 1602ko Mutiloabeitiko dokumentazioan Cordoba bidea toponimoa jasotzen da.[3].

Batzuetan euskaraz Kordobilla[4] edo Kordobila[5] aldaerak ere erabili izan dira.

Geografia

Mugakideak

  • Mendebaldetik Galarreko beste herri bat du auzokide, Eskirotz.
  • Iparraldetik Iruñeko zenbait auzo eta eremurekin egiten du topo edo hurbil ditu: mendebaldetik hasita Nafarroako Unibertsitatearen aldiriak, Kordobilarekin partekatutako Donapea izeneko parajea barne; herri honetako iparraldeko muturretik ekialderantz lehen Azpilagaña eta Arrosadiarekin ia jotzen du eta gero Sario aldea zein Sadar auzo, ibai eta futbol zelaiak ditu auzokide, NUPetik ere hurbil. Iruñeko hego-ekialdeko bazterrean, Garitón de Ripalda izeneko eremuan IKTen Hiria eraikitzeko egitasmoa dago, NUPekin lotuta eta Morearaino helduko litzatekeena[6][7].
  • Ekialdetik Iruñeko udalerria amaitzen denean Arangurenekin mugatzen du, lehen Mutiloabeitirekin eta hegoalderago Taxoarerekin.
  • Hegoaldean zirrikitu batetik Noainekin du muga, Noain-Eskirotz industrialdearen inguruan.
  • San Kosme eta San Damian eliza.
    San Kosme eta San Damian eliza.
  • Erreleku erretegia
  • Etxe berriak Cordobillako goi-ordokian.
    Etxe berriak Cordobillako goi-ordokian.

Eremuak

Herri zaharra mendebaldean

  • Herriska zaharra Elortz eta Sadar ibaien arroen artean dagoen muino batean dago. Historian zehar beti oso biztanle eta etxe gutxi izan ditu eta 1910ean 60 biztanle eskas zituen. Done Kosme eta Damian eliza da eraikin zaharren artean geratzen den bakanetakoa; Herriska honetan dorre bat nabaritzen bada, Erreleku jatetxearena da; la Rosa konteen jauregiko aztarnen gainean eraikitako tamaina handiko jatetxea da. Denbora luzez etxe oso gutxi izan dituen herriko gune zaharraren inguruan azken urteetan urbanizazio berriak eraikitzeari ekin zaio eta elizatxoa egun etxe berriz inguratuta dago.

Herriaren hegoaldetik PA-30 (Iruñeko saihesbidea) pasatzen da.

N-121 errepidearen inguruan

  • Iruñeko auzo batzuekin (Sadar, Arrosadia) erabat uztartuta "Kordobilako Bentak" deitu izan den zonaldean Kordobilako industrialdea eratuz joan zen: lehen fasea 1970eko hamarkadan garatu zen batez ere[11] eta egun errepidearen bi aldeetara zabalduta dago. Aipatzeko moduko lekuak:
    • Bihotz Sakratua parrokia, 1970ean sortua[12]. Herri zaharrean zegoen elizaren funtzioak ordezkatzen zituena eta Iruñeko Sadar alderako ere ezarri zutena.
    • Diario de Navarra egunkariaren egoitza; horregatik sarritan "Kordobilako kazeta" deitua[13].
    • Centro Infanta Elena nagusientzako egoitza[14].
  • Iruñerrirako Suhiltzaile Parke Zentrala 2009ko apirilean inauguratu zen[15].
  • Ardatz berean hegoalderantz eta Zaragozarako errepide nagusiaren ekialdean Morea merkataritza-gunea dago; 1990eko hamarkadatik aurrera eraikia.

Historia

Aztarna arkeologiko holozenikoak aurkitu ziren Sadar ibairen ondoan[16].

Iberiar Penintsulako Gerra izenekoaren barruan, 1812ko abenduaren 9an frantses tropek 34 lagun fusilatu zituzten bertan; Zaragozarako errepideko 3. kilometroan Nafarroako Foru Aldundiak oroitarria jarri zuen[17].

2009ko apirilaren 25ean Yamiled Giraldo Zubietako auzokidea Kordobilan hil zuten, hildakoak ustez prostituzio sare bat salatu zuelako[18].

Ondarea

Demografia eta biztanleria

Egun suertatzen ari den hazkuntza baino lehen biztanleria oso eskasa izan du: 46 biztanle 1858an, 107 1920an, 27 1950ean[19].

Kordobilako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2012
200 228 230 217 228 217 238 254 496

Garraioa

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

  Eskualdeko Hiri Garraioa
Kordobila 
Eguneko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  11  Ezkaba  Galaria / Mutiloko Industrialdea
  • i
  • e
  • a
 11  Ezkaba  Galaria / Mutiloko Industrialdea
IRUÑA (Txantrea)
Kanala /25 • Kanala /20 • Kanala/Jimeno Jurio • Ioan Taraxoakoa 299 • Adoain Aita /44 • Magdalena /4 • Magdalena
IRUÑA (Alde Zaharra)
Labriteko Aldapa
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Teobaldoen 1-5 • Zaragoza 6-8 • Zaragoza /13
IRUÑA (Arrosadia)
Zaragoza /25 • Zaragoza 32 • Zaragoza 56-58 • Zaragoza 72 • Sadar/Zolia • Sadar 14
GALAR (Kordobila)
Galaria (Sario) • Galaria
ARANGUREN (Mutiloa)
Sadar (Sario) • Morea/C • Morea/C
Ikus artikulua: 11. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 11  Mutiloko Industrialdea / Galaria  Ezkaba
ARANGUREN (Mutiloa)
Morea/C
GALAR (Kordobila)
Galaria
IRUÑA (Arrosadia)
Sadar (Sario) • Sadar (Nafarroa Arena) • Sadar /14 • Sadar/Iruñeko Orfeoia • Zaragoza /72 • Zaragoza 61 • Zaragoza 45-47 • Zaragoza 25
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Zaragoza 13 • Navarro Villoslada/Gurutzea • Paulino Caballero 15
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
IRUÑA (Txantrea)
Magdalena • Magdalena /1 • Ioan Taraxoakoa /41 • Ioan Taraxoakoa /41 • Kanala/Iruñerria • Kanala 18-20 • Kanala /25
Ikus artikulua: 11. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
  23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
  • i
  • e
  • a
 23  Kordobila — Bianako Printzea  Itaroa — Olloki
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
IRUÑA (Iturrama)
Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia) • Ezkirotz 31 • Antso Azkarra 25 • Abejeras /12
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Zaragoza 13 • Bianako Printzea 2 • Bexe Nafarroa 14 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Teilako Iturria • Sarriguren /11 • Sarriguren/Mendillorri
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Areta
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/ItaroaIntxaurdia 1
ESTERIBAR (Olloki)
Zubiri (Olloki) • Asketa 3 • Esteribar 273 • Esteribar 105
Ikus artikulua: 23. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 23  Olloki — Itaroa  Bianako Printzea — Kordobila
ESTERIBAR (Olloki)
Esteribar 105 • Esteribar/Asketa • Zubiri (Olloki)
UHARTE
Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Sarriguren)
Olatz (Salesianos)
EGUESIBAR (Erripagaña)
Sarriguren/Erroma
IRUÑA (Mendillorri)
Sarriguren/Erripagaña • Sarriguren 11 • Sarriguren/Teilako Iturria
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Zaragoza 6-8Zaragoza /13
IRUÑA (Iturrama)
Antso Azkarra /1 • Antso Azkarra /21 • Ezkirotz 6 • Ezkirotz/Iturrama • Nafarroako Unibertstiatea (Mendaur Ikastetxe Nagusia)
GALAR (Kordobila)
Ezkirotz (El Centro)
Ikus artikulua: 23. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Gaueko Zerbitzua
  • i
  • e
  • a
  N3  Labriteko Aldapa  Beriain
  • i
  • e
  • a
 N3  Labriteko Aldapa  Beriain
IRUÑA (Alde Zaharra)
Labriteko Aldapa
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Merindadeen 1-2 • Zaragoza 6-8 • Zaragoza /13
IRUÑA (Arrosadia)
Zaragoza /25 • Zaragoza 32 • Zaragoza 56-58 • Zaragoza 72 • Zaragoza /105
GALAR (Kordobila)
Zaragoza /23 • Zaragoza/Kordobila
NOAIN ELORTZIBAR (Noain)
Noain-Ezkirotz Industrialdea • Errege 61 • Errege 33 • Errege /22 • Errege/Dorre
BERIAIN
Larre/Miraballes • Iruña 12a • Iruña 18n • Iruña /3 • Iruña/Arlegi
Ikus artikulua: N3 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 N3  Beriain  Labriteko Aldapa
BERIAIN
Iruña/Arlegi • Iruña 3 • Iruña /18n • Iruña/Ipar Morea • Larre/Zaragoza
NOAIN ELORTZIBAR (Noain)
Errege/Dorre • Errege 22 • Errege 60 • Errege/Tutera • Talluntxe Industrialdea
GALAR (Kordobila)
Zaragoza/Kordobila • Zaragoza 23
IRUÑA (Arrosadia)
Zaragoza 101 • Zaragoza /72 • Zaragoza 61 • Zaragoza 45-47 • Zaragoza 25
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Zaragoza 13 • Navarro Villoslada/Gurutzea • Paulino Caballero 15
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Nafarroako Gorteen 3 • Labriteko Aldapa
Ikus artikulua: N3 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Merkataritza

Sakontzeko, irakurri: «Morea (merkataritza-gunea)»

2000. urtean eraikitzen hasi eta 2002ko urriaren 16an Morea Merkataritza Gunea inauguratua zen.

Erreferentziak

  1. Euskal Onomastikaren Datutegia. Cordovilla
  2. Urbanismo y Parroquias en Pamplona y Comarca[Betiko hautsitako esteka], Jesus Ekiza; ikus 17.or. Galarren kontzeju bihurtu den azkena.
  3. Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999.
  4. Leku-izen zerrenda bat.
  5. Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas[Betiko hautsitako esteka], ik. 28.or.
  6. Euskaraz horrela deitua Foru Gobernuaren webgunean.
  7. Berria navactiva.comen[Betiko hautsitako esteka].
  8. Promozio bat.
  9. Ika-mika[Betiko hautsitako esteka] Nabarreria.comen.
  10. Galarreko Udalaren kontrako jarrera irakurgai; argazkian agertzen den goi-ordokian Cordobillako etxe eraiki berriak ikusten dira.
  11. Iturria: Iruñerriko metropolizazio prozesuari buruzko txostena, Iruñerriko AHTren Aurkako Asanblada, 2006.
  12. Inaugurazioaren berri..
  13. Esapidearen aipamen bat blog honetan.
  14. Egoitzaren fitxa Foru Gobernuaren webgunean.
  15. Inaugurazioa soitun.
  16. El poblamiento holocénico y su medio en las cuencas prepirenaicas de Pamplona y Aoiz-Lumbier; ikus 12.or. eta beste.
  17. Iturria: La Cendea de Galar, Udalaren liburuska.
  18. Susmagarrien atxiloketa[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
  19. Recorridos por Navarra, Nafarroako Kutxa eta Diario de Navarra, 1992.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Galar Zendeako webgunea (Gaztelaniaz)
  • (Gaztelaniaz) Kordobila Euskomedian. Kontsultatu bereziki "Arte" atala, Joseba Asironek egina.
  • (Gaztelaniaz) Kordobilari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8350973
  • Commonscat Multimedia: Cordobilla (Navarre) / Q8350973

  • Wd Datuak: Q8350973
  • Commonscat Multimedia: Cordobilla (Navarre) / Q8350973


Galar Zendea
Kontzejuak: Arlegi • Kordobila • Espartza • Ezkirotz • Galar • GetzeOlatz NagusiaSubitza

Etxaldea: Barbatain