Kroaziako uharte nagusiak
Kroaziako uharte nagusiak Itsaso Adriatikoan daude. Guztira Kroaziak 1.185 uharte ditu eta hauetatik 66 zeuden populatuak baina 19 hustu egin dira aktibitate ekonomiko ezagatik.
Historia
Aspalditik bizi izan da jendea Kroaziako uharteetan. Hvar esate baterako K.a. 3000 urtean jadanik populatu zegoen. K.a. IV mendean greziarrak koloniak sortzen hasi ziren Hvar eta Vis uharteetan.
1921 urteko erroldan 173.503 biztanle zeuden uharte guztietan, 1991ean aldiz kopurua 110.953ra jeitsia zen. 2001ean 121.606 biztanle zuden. Batez ere nekazaritza, arrantza eta azken aldian turismoa dira ekonomiaren oinarria.
Zerrenda
Biztanleen araberako zerrenda
# | Izena | Populazioa |
---|---|---|
1 | Krk | 17.860 |
2 | Korčula | 16.182 |
3 | Brač | 14.031 |
4 | Hvar | 11.103 |
5 | Rab | 9.480 |
6 | Pag | 8.398 |
7 | Lošinj | 7.771 |
8 | Ugljan | 6.182 |
9 | Murter | 5.060 |
10 | Čiovo | 6.071 |
11 | Vis | 3.617 |
12 | Cres | 3.184 |
13 | Pašman | 2.711 |
14 | Dugi otok | 1.772 |
15 | Vir | 1.608 |
Azaleraren araberako zerrenda
# | Izena | Azalera (km²) |
---|---|---|
1 | Cres | 405'70 |
2 | Krk | 405'22 |
3 | Brač | 395'44 |
4 | Hvar | 297'38 |
5 | Pag | 284'18 |
6 | Korčula | 271'47 |
7 | Dugi Otok | 113'30 |
8 | Mljet | 98'20 |
9 | Vis | 89'72 |
10 | Rab | 86'16 |
11 | Pašman | 60'11 |
12 | Šolta | 58'18 |
13 | Lošinj | 74'00 |
14 | Ugljan | 51'05 |
15 | Lastovo | 40'82 |
Irudiak
-
-
-
- Zlatni rat (Brač)
-
-
-
-
Kanpo estekak
- Datuak: Q1195459