Kubatik heldutako soldaduen lehorreratzea
Kubatik heldutako soldaduen lehorreratzea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Lluís Graner (en) |
Sorrera-urtea | 1911 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Bilduma | Kataluniako Arte Museo Nazionala |
Kubatik heldutako soldaduen lehorreratzea (gaztelaniaz Desembarco de soldados procedentes de Cuba, katalanez, Desembarcament de soldats procedents de Cuba), Lluís Graner i Arrufí pintore katalanak (1863-1929) egindako marrazki bat da. Teknika aldetik, paper gaineko egurrikatza da, eta Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionalaren funtsetan dago, 026775-D inbentario-zenbakiaz. Jatorria Casellas bilduman du, eta 1911n izan zen eskuratua.[1]
Historia
1898. urtean egin zen, eta Espainia-Estatu Batuak Gerran (Kubako Gerra deituan) bentzututako espainiar soldaduen lehorreratzea irudikatzen du. Gerra horren eta 1898ko abenduko 10eko Pariseko hitzarmenaren ondorioz, Estatu Batuek Kuba, Filipinak, Puerto Rico eta Guam eskuratu zituzten.[2]
Erreferentziak
- ↑ «Desembarcament de soldats procedents de Cuba».
Bibliografia
- Palomero Caro, Rafael; Pérez Rodríguez, Josep Maria. Histocard 2. Història contemporània de Catalunya i d'Espanya. Col·lecció Minimanual, núm. 14.. Barcelona: Castellnou Edicions, 2006. ISBN 84-9804-211-9.
Kanpo estekak
- Datuak: Q24852800