La sangre y la ceniza

La sangre y la ceniza
Jatorria
Egilea(k)Alfonso Sastre
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

La sangre y la ceniza(euskaraz: «Odola eta errautsa») edo MSV Alfonso Sastre idazleak 1961 eta 1965 artean idatzi zuen oinarri historikoa duen antzezlana da. Lanak, Miguel Serveten biografiatik abiatuta, boterea eta pentsamenduaren arteko gatazka erakusten du.[1]

Antzezlanaren historia

1965ean bukatuta, 1967an argitaratu zen baina 1976 arte ez zen estreinatu. Lehen aldiz Bartzelonako Villarroel antzokian aurkeztu zen, El Búho taldearen eskutik, Juan Margalloren zuzendaritzapean. 1989an Espainiako Telebistarako zazpi ataletako moldaketa egin zen, José María Forqué zuzendaritzapean eta Juanjo Puigcorbé aktorea Serveten paperean.[2][3]

Argumentua

Lanak Miguel Servet zientzialariaren inguruko antzezlana da, Lyonera ailegatu zen unetik bere prozesua eta heriotza zigor pairatu arte, Genevan (Suitza)n, 1553an. Miguel Serveten biografia eszenifikatua da, beraz, brechtiar ereduari jarraiki, zuzeneko aipamenak eta jendearentzako azalpenak barne. Zientzialariaren historia dramatikoa kontatzen du Sastrek, nola Servetek Calvinoren intransigentzia filosofiko eta teologikoari eta gobernu autoritarioari aurre egin zien.[1]

Erreferentziak

  1. a b https://www.cuartapared.es/obra/la-sangre-y-la-ceniza/
  2. http://www.outofthewings.org/db/play/la-sangre-y-la-ceniza/
  3. https://www.josemariapou.com/trajectoria/114/miguel-servet-la-sangre-y-la-ceniza

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Antzezlanaren laburpena.
  • (Gaztelaniaz):Telebistarako bertsioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5968068
  • Wd Datuak: Q5968068