Lacorzanilla
Lacorzanilla[1] Añanako Kuadrillan dagoen Berantevilla udalerriko herrietako bat da.
Inguru naturala eta kokapena
Herria N-124 errepidea eta A-3122 herri bideak bat egiten duten tokian dago, Ihuda eta Zadorra ibaien elkargunetik gertu. Lacorzanilla Berantevillako udalerriaren herrigunetik bi kilometro ingurura dago.
Ondarea
- San Antonio eliza: Hiru nabez osatuta dago, eta harlankaitz eta harlanduz eraiki zen XVII. mendean. Elizan Lacorzanillako Ama Birjina gurtzen da.
Jaiak eta ospakizunak
Irailaren 24tik hurbilen dagoen egunean erromeria antolatzen da. Irailaren 24ean Mesedeen eguna ospatzen da.
Erreferentziak
- ↑ Berantevilla Euskaltzaindiaren webgunean
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Berantevillako herriak | ||
---|---|---|
Berantevilla • Escanzana • Lacervilla • Lacorzanilla • Mijancas • Santa Cruz del Fierro • Santurde • Tobera |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3215841
- Multimedia: Lacorzanilla / Q3215841
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |