Lazkuako behatokia

Lazkuako behatokia
Motaibilbide, behatoki eta mendi
Geografia
Honen parte daEuskal Herriko bidaia-gida
KokapenaEuskal Herria
Eraul

Lazkuako behatokia balkoi natural luze bat da, San Fausto mendiguneko hormatzar batean dagoena, Deierriko Eraul kontzejuan, Nafarroa Garaian. Urederra haranera talaia bikaina eskaintzen du.[1]

Goiko terrazan, Lazkuako behatoki naturalaren amaieran, gurutze handi bat dago. Inguruan dauden hormetan ohikoa da jendea eskalatzen ikustea. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Hormen jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[1]

Inguru horietan hainbat herrixka gotortu ziren Burdin Aroan. Haitzen defentsak eta ibarrarekiko zuen kokaleku pribilegiatuak ematen zizkioten aukerez baliatuz, lehen gotorleku txikia Bargagorriako haitzean egon omen zen K. a. VII. mendetik IV. mendera arte; ondoren, Altikogañako haitzera lekualdatu zen.[1]

Irudiak

  • Allin herria
    Allin herria
  • Larrion
    Larrion
  • Aramendia herria

Erreferentziak

  1. a b c Arrizabalaga, Mikel. «Lazkuako behatokia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-12).

Ikus, gainera

  • Eraulgo artea

Kanpo estekak

  • Arrizabalaga, Mikel. «Lazkuako behatokia» Berria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q96640262
  • Commonscat Multimedia: Lazkuako behatokia / Q96640262
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lazkuako behatokia

  • Wd Datuak: Q96640262
  • Commonscat Multimedia: Lazkuako behatokia / Q96640262
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lazkuako behatokia