Lepuzain

Lepuzain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaOloritz
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaLepuzain
Posta kodea31395
Herritarralepuzaindar
Geografia
Koordenatuak42°36′30″N 1°37′04″W / 42.60841663°N 1.61778215°W / 42.60841663; -1.61778215
Garaiera576 metro
Distantzia28,3 km (Iruñetik)
Demografia

Lepuzain[1][a] Orbaibarrako Oloritz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Bertako biztanleak lepuzaindarrak ziren.

Izena

Lepuzain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Lepuzáin ("lepuzzáin" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Lepuçayn (1264)
  • Lepucayn (1349)
  • Lepuçayn (1366)
  • Lepuzain (1534)
  • Lepuzain (1706)
  • Lepuzain (1802)
  • Lepuzain (1930)
  • Lepuzain (1996)

Historia

1366an su kapare bakarra zuen eta 1646an bi. 17 biztanle zituen 1786an, 8 1857an, 15 1858an, 10 1887an, 6 1930ean, 4 1940an eta 1950ean eta 3 1960an. Ez da ondorengo izendegietan agertzen.

1835-1845eko udal-erreformen arte, Orbaibarrena izan zen, baina administrazio-unitate hori desagertu zenean, Leotz udalerrian sartu zen, eta, ondoren, Oloritzen.

Ondasun nabarmenak

  • San Petri eliza, XII. mendean eraikitako kristiau eliza, erromaniko estiloan.

Oharrak

  1. /lepus̻áin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Lepuzain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262240
  • Wd Datuak: Q12262240
  • i
  • e
  • a
  Orbaibar
Udalerriak
Kontzejuak
Etxague • Iratxeta • Leotz • Mendibil • Olleta • Oloritz • Soltxaga
Lekuak
AmatriainArtariainBariainBenegorriBezkitz • Makirriain • MunarrizketaOrizin • Santsoain • SantsomainUzkita
Etxaldeak
Artederreta • Eristain
Herri hustuak
AriamainArrazubiAsuritzDoneaniz • Etxano • Gandiriain • Hiriberri • KaskallugañaKatalain • Lepuzain • LizartzeMusker-Hiriberri • Oibar • Pozuelo • San Lorentzo • San Roman