Letter from Home ("Gutuna etxetik" euskaraz) Pat Metheny Groupen albuma da, Geffen Records zigiluak 1989ean argitaratua. Still Life (Talking) aurreko albumaren estiloari heldu zion berriro, eta Methenyk Brasilgo musikaren elementuak gehitu zituen bere jazz egiteko moduan. Diskoa New Yorkeko The Power Station-en grabatu zen, 1989ko udaberrian.[1]
Abestiak
Zenb. | Izenburua | Iraupena |
1. | "Have You Heard" | 6:25 |
2. | "Every Summer Night" | 7:13 |
3. | "Better Days Ahead" | 3:02 |
4. | "Spring Ain't Here" | 6:55 |
5. | "45/8" (Metheny, Lyle Mays) | 0:56 |
6. | "5-5-7" (Metheny, Mays) | 7:54 |
7. | "Beat 70" (Metheny, Mays) | 4:53 |
8. | "Dream of the Return" (Pedro Aznarren hitzak) | 5:25 |
9. | "Are We There Yet" (Mays) | 7:55 |
10. | "Vidala" (Aznar) | 3:04 |
11. | "Slip Away" | 5:24 |
12. | "Letter from Home" | 2:33 |
Abesti garrantzitsu batzuk
- "Every Summer Night" Montreal International Jazz Festival jaialdiari eskainia dago.
- Spring Ain 't Here" Stanley Turrentineri eskainia eta berarengan inspiratua da.
- "Vidala" Argentinako iparraldeko kantu folklorikoa da, hain zuzen ere Cerro Negrokoa, Catamarca probintziakoa, urtebete lehenago Leda Valladares musikologo eta antropologoak konpilatua eta abestua; Pedro Aznarrek interpretatu eta ingelesera egokitu zuen.
Parte-hartzaileak
- Pat Metheny - Gitarrak
- Lyle Mays - Piano, Teklatuak
- Steve Rodby - Baxu akustiko, Baxu elektriko
- Paul Wertico - Bateria
- Pedro Aznar - Ahotsa, saxofoia, marinba, charango, gitarra akustikoa, txirula
- Armando Marçal - Perkusioa
Sariak
Grammy Sariak
Urtea | Irabazlea | Kategoria |
1990 | Pat Metheny Group | Jazz Fusion perfomance onena |
Erreferentziak
- ↑ https://www.allmusic.com/album/letter-from-home-mw0000653812
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Albuma AllMusic webgunean.
- "Letter from Home" konposizioa Youtuben.