Lidiako satrapak
Lidiako satrapak Persiar Inperioko Lidia izeneko satrapia gobernatu zuten gobernariak izan ziren. Lurralde hau K.a. 547an Ziro Handia persiar erregearen eskuetan erori zenetik K.a. 334an Alexandro Handiaren eskuetan erori zen arte gobernatu zuten.
Honakoa da Lidiako satrapen zerrenda:
- Tabalo (K.a. 546-K.a. 545
- Mazares (K.a. 545-K.a. 544)
- Harpago (K.a. 544-K.a. 540)
- Oretes (K.a. 530-K.a. 520)
- Bageo (K.a. 520-?
- Otanes (K.a. 517-K.a. 513)
- Artafernes I.a (K.a. 513-K.a. 492)
- Artafernes II.a (K.a. 492-K.a. 480ren ondoren)
- Gadatas (K.a. 480)
- Garai ezezaguna (K.a. 480 ondoren-K.a. 440 baino lehen)
- Pisutnes edo Pisiyauthna (K.a. 440 baino lehen-K.a. 415)
- Tisafernes, Kariako satrapa ere bai K.a. 415 eta K.a. 395 bitartean (Lehen gobernua: K.a. 415-K.a. 408)
- Ziro Gaztea (K.a. 408-K.a. 401)
- Tisafernes (Bigarren gobernua: K.a. 400-K.a. 395)
- Titraustes (K.a. 395-?)
- Tiribazo
- Estrutas
- Autofradates (K.a. 365)
- Espitridates (K.a. 350-K.a. 334)
Iturria
- https://web.archive.org/web/20090306101715/http://www.livius.org/lu-lz/lydia/lydia.html
Kanpo estekak
- Datuak: Q3754519