Lofodonto
Hortz-eredu lofodontoa azalera oklusala gandor tontordunez osaturik duen hortz-eredu bat da. Gandor horiek, goi-baraileko hortzetan lofo izena hartzen dute, lofido izena hartzen duten bitartean behe-barailean. Lofo edo lofido hauek, halaber, aurre- edo atze-hagin bateko gandor bi edo gehiago lotuko dituzte.
Hortz lofondontoak ugaztun belarjaleetan agertzen dira; hala nola, perisodaktilo, primate zein ungulatu askotan.
Haginek bi tontor-pare paraleloki kokatuta erakusten dituztenean, gandor batez konektaturik, eredu bilofodonto edo bilofondotea deritzo (Mundu Zaharreko primateen kasu). Hiru tontor-pare agertzen badira, berriz, eredu trilofodontoa izango dugu (mamutaren kasu).
Eredu lofodontoa Primates ordenean
Mundu Zaharreko tximinoetan (Cercopithecidae familia) eredu bilofodontoa agertzen den heinean (kolobinoaren kasu), tximino handietan (hau da, tamaina handiko antropoideo ez-gizakietan: gorilak, txinpantzeak, bonoboak eta orangutanak) bost tontor agertzen dituzte hagineko, Y itxurako ildo batez konektatuak, Y-5 eredua edo eredu driopitezinoa eratuz, Dryopithecidae familiako kideen omenez (hala nola, gaur egun iraungia dagoen Dryopithecus generoaren kasu).[1]
Ikus, gainera
- Bunodonto