Maratoia Olinpiar Jokoetan

Hiru atleta 1896ko Olinpiar Jokoetako maratoia egiteko entrenatzen. Erdiko korrikalaria Charilaos Vasilakos da, zilarra lortu zuen kirolaria.

Maratoia Olinpiar jokoetan korrika Olinpiar Jokoetako atletismoan egiten den kirol proba bat da. Gizonen maratoia 1896an hasi zen eta emakumeena, 1984an.

Aurrekariak

K. a. 490. urtean, Grezian, Maratongo Guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa bete ondoren hil zela. Horixe da maratoi modernoaren oinarria eta askok uste dute probaren 42,175 kilometro horiek Maraton eta Atenasen arteko distantzia direla. Baina bi puntuen artean 200dik gora kilometro daude[1].

Historia

Lehen Olinpiar Joko modernoetan (Atenas, 1896) 40 kilometroko lasterketa prestatu zuten. Handik lau urtera, Parisko jokoetan ere neurri bera aukeratu zuten, oso zehatzak izan ez baziren ere: helmugara iritsi ziren maratoilariek 40,260 kilometro egin zituzten[1].

1908ko Londresko jokoetan Windsorretik Londreserako 40 kilometro inguruko ibilbidea prestatu nahi izan zuten, errege familia Windsorren bizi zela aprobetxatuz. Lasterketa errege jauregitik bertatik abiatuta, bertan bizi zirenek etxetik irteteko beharrik ere ez zuten izango probaren hasiera erosotasun osoz ikusteko. Eta, hala, maratoia errege-erreginen leihopean hasi zen. White City estadioko errege-palkora iristeko 42,175 metro egin behar zituzten[1].

Bada, joko haietan distantzia gehituak emaitzan eragina izan zuen. Dorando Pietri italiarrak 39. kilometroan hartu zuen lasterketa burua eta 40.ean erraz ari zen. Baina estadiora iristean pott egin zuen eta behin eta berriro erori zen. Ingurukoek –besteak beste, Arthur Conan Doyle idazleak– aldiro altxatzen lagundu zioten eta, helmugara iristen lehena izan arren, laguntza horren erruz deskalifikatu zuten[1].

Stockholmen (1908) 40,200 kilometro egin zituzten eta hurrengo joketan, Anberesen, inoizko maratoi olinpikorik luzeena egin zen: 42,750 kilometro. Azkenean, 1921ean distantzia behin betiko finkatzea erabaki zuten, 42,175 kilometrotan hain zuzen ere[1].

Dominak

Gizonezkoak

Jokoak Urrea Zilarra Brontzea
1896 Atenas
xehetasunak
 Spyridon Louis (GRE)
2:58:50
 Charilaos Vasilakos (GRE)
3:06:03
 Gyula Kellner (HUN)
3:06:35
1900 Paris
xehetasunak
 Michel Théato (FRA)[2][3]
2:59:45
 Émile Champion (FRA)
3:04:17
 Ernst Fast (SWE)
3:37:14
1904 St. Louis
xehetasunak
 Thomas Hicks (USA)
3:28:53
 Albert Corey (FRA)[4][5]
3:34:52
 Arthur Newton (USA)
3:47:33
1908 Londres
xehetasunak
 Johnny Hayes (USA)
2:55:18.4
 Charles Hefferon (RSA)
2:56:06.0
 Joseph Forshaw (USA)
2:57:10.4
1912 Estokolmo
xehetasunak
 Ken McArthur (RSA)
2:36:54.8
 Christian Gitsham (RSA)
2:37:52.0
 Gaston Strobino (USA)
2:38:42.4
1920 Anberes
xehetasunak
 Hannes Kolehmainen (FIN)
2:32:35.8
 Jüri Lossmann (EST)
2:32:48.6
 Valerio Arri (ITA)
2:36:32.8
1924 Paris
xehetasunak
 Albin Stenroos (FIN)
2:41:22.6
 Romeo Bertini (ITA)
2:47:19.6
 Clarence DeMar (USA)
2:48:14.0
1928 Amsterdam
xehetasunak
 Boughera El Ouafi (FRA)
2:32:57
 Manuel Plaza (CHI)
2:33:23
 Martti Marttelin (FIN)
2:35:02
1932 Los Angeles
xehetasunak
 Juan Carlos Zabala (ARG)
2:31:36
 Sam Ferris (GBR)
2:31:55
 Armas Toivonen (FIN)
2:32:12
1936 Berlin
xehetasunak
 Sohn Kee-chung (JPN)[6]
2:29:19.2
 Ernest Harper (GBR)
2:31:23.2
 Nam Sung-yong (JPN)[6]
2:31:42.0
1948 Londres
xehetasunak
 Delfo Cabrera (ARG)
2:34:51.6
 Tom Richards (GBR)
2:35:07.6
 Étienne Gailly (BEL)
2:35:33.6
1952 Helsinki
xehetasunak
 Emil Zátopek (TCH)
2:23:03.2
 Reinaldo Gorno (ARG)
2:25:35.0
 Gustaf Jansson (SWE)
2:26:07.0
1956 Melbourne
xehetasunak
 Alain Mimoun (FRA)
2:25:00
 Franjo Mihalić (YUG)
2:26:32
 Veikko Karvonen (FIN)
2:27:47
1960 Erroma
xehetasunak
 Abebe Bikila (ETH)
2:15:16.2
 Rhadi Ben Abdesselam (MAR)
2:15:41.6
 Barry Magee (NZL)
2:17:18.2
1964 Toki
xehetasunak
 Abebe Bikila (ETH)
2:12:11.2
 Basil Heatley (GBR)
2:16:19.2
 Kōkichi Tsuburaya (JPN)
2:16:22.8
1968 Mexiko Hiria
xehetasunak
 Mamo Wolde (ETH)
2:20:26
 Kenji Kimihara (JPN)
2:23:31
 Mike Ryan (NZL)
2:23:45
1972 Munich
xehetasunak
 Frank Shorter (USA)
2:12:19
 Karel Lismont (BEL)
2:14:31
 Mamo Wolde (ETH)
2:15:08
1976 Montreal
xehetasunak
 Waldemar Cierpinski (GDR)
2:09:55
 Frank Shorter (USA)
2:10:45
 Karel Lismont (BEL)
2:11:12}
1980 Mosku
xehetasunak
 Waldemar Cierpinski (GDR)
2:11:03
 Gerard Nijboer (NED)
2:11:20
 Satymkul Dzhumanazarov (URS)
2:11:35
1984 Los Angeles
xehetasunak
 Carlos Lopes (POR)
2:09:21
 John Treacy (IRL)
2:09:56
 Charlie Spedding (GBR)
2:09:58
1988 Seul
xehetasunak
 Gelindo Bordin (ITA)
2:10:32
 Douglas Wakiihuri (KEN)
2:10:47
 Ahmed Salah (DJI)
2:10:59
1992 Bartzelona
xehetasunak
 Hwang Young-cho (KOR)
2:13:23
 Kōichi Morishita (JPN)
2:13:45
 Stephan Freigang (GER)
2:14:00
1996 Atlanta
xehetasunak
 Josia Thugwane (RSA)
2:12:36
 Lee Bong-ju (KOR)
2:12:39
 Erick Wainaina (KEN)
2:12:44
2000 Sydney
xehetasunak
 Gezahegne Abera (ETH)
2:10:11
 Erick Wainaina (KEN)
2:10:31
 Tesfaye Tola (ETH)
2:11:10
2004 Atenas
xehetasunak
 Stefano Baldini (ITA)
2:10:55
 Meb Keflezighi (USA)
2:11:29
 Vanderlei de Lima (BRA)
2:12:11
2008 Beijing
xehetasunak
 Samuel Wanjiru (KEN)
2:06:32
 Jaouad Gharib (MAR)
2:07:16
 Tsegay Kebede (ETH)
2:10:00
2012 Londres
xehetasunak
 Stephen Kiprotich (UGA)
2:08:01
 Abel Kirui (KEN)
2:08:27
 Wilson Kipsang Kiprotich (KEN)
2:09:37
2016 Rio de Janeiro
xehetasunak
 Eliud Kipchoge (KEN)
2:08:44
 Feyisa Lelisa (ETH)
2:09:54
 Galen Rupp (USA)
2:10:05
2020 Tokio
xehetasunak
 Eliud Kipchoge (KEN)
2:08:38
 Abdi Nageeye (NED)
2:09:58
 Bashir Abdi (BEL)
2:10:00
2024 Paris
xehetasunak
 Tamirat Tola (ETH)
2:06:26
 Bashir Abdi (BEL)
2:06:47
 Benson Kipruto (KEN)
2:07:00

Herrialdearen arabera

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Etiopia (ETH)5139
2 Kenya (KEN)3328
3 Ameriketako Estatu Batuak (USA)32510
4 Frantzia (FRA)3205
5 Hego Afrika (RSA)2204
6 Italia (ITA)2114
7 Argentina (ARG)2103
8 Finlandia (FIN)2035
9 Ekialdeko Alemania (GDR)2002
10 Japonia (JPN)1225
11 Grezia (GRE)1102
 Hego Korea (KOR)1102
13 Portugal (POR)1001
 Txekoslovakia (TCH)1001
 Uganda (UGA)1001
16 Britainia Handia (GBR)0415
17 Herbehereak (NED)0202
 Maroko (MAR)0202
19 Belgika (BEL)0134
20 Estonia (EST)0101
 Irlanda (IRL)0101
 Jugoslavia (YUG)0101
 Txile (CHI)0101
24 Suedia (SWE)0022
 Zeelanda Berria (NZL)0022
26 Alemania (GER)0011
 Brasil (BRA)0011
 Djibuti (DJI)0011
 Hungaria (HUN)0011
 Sobietar Batasuna (URS)0011
Guztira (30 herrialdea)30292988

Emakumezkoak

Jokoak Urrea Zilarra Brontzea
1984 Los Angeles
xehetasunak
 Joan Benoit (USA)
2:24:52
 Grete Waitz (NOR)
2:26:18
 Rosa Mota (POR)
2:26:57
1988 Seul
xehetasunak
 Rosa Mota (POR)
2:25:40
 Lisa Martin (AUS)
2:25:53
 Katrin Dörre (GDR)
2:26:21
1992 Bartzelona
xehetasunak
 Valentina Yegorova (EUN)
2:32:41
 Yuko Arimori (JPN)
2:32:49
 Lorraine Moller (NZL)
2:33:59
1996 Atlanta
xehetasunak
 Fatuma Roba (ETH)
2:26:05
 Valentina Yegorova (RUS)
2:28:05
 Yuko Arimori (JPN)
2:28:39
2000 Sydney
xehetasunak
 Naoko Takahashi (JPN)
2:23:14
 Lidia Șimon (ROU)
2:23:22
 Joyce Chepchumba (KEN)
2:24:45
2004 Atenas
xehetasunak
 Mizuki Noguchi (JPN)
2:26:20
 Catherine Ndereba (KEN)
2:26:32
 Deena Kastor (USA)
2:27:20
2008 Beijing
xehetasunak
 Constantina Tomescu (ROU)
2:26:44
 Catherine Ndereba (KEN)
2:27:06
 Zhou Chunxiu (CHN)
2:27:07
2012 Londres
xehetasunak
 Tiki Gelana (ETH)
2:23:07
 Priscah Jeptoo (KEN)
2:23:12
 Tatyana Petrova Arkhipova (RUS)
2:23:29
2016 Rio de Janeiro
xehetasunak
 Jemima Sumgong (KEN)
2:24:04
 Eunice Kirwa (BRN)
2:24:13
 Mare Dibaba (ETH)
2:24:30
2020 Tokio
xehetasunak
 Peres Jepchirchir (KEN)
2:27:20
 Brigid Kosgei (KEN)
2:27:36
 Molly Seidel (USA)
2:27:46
2024 Paris
xehetasunak
 Sifan Hassan (NED)
2:22:55
 Tigst Assefa (ETH)
2:22:58
 Hellen Obiri (KEN)
2:23:10

Dominak

RankingaHerrialdeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1 Kenya (KEN)2417
2 Japonia (JPN)2114
3 Etiopia (ETH)2013
4 Errumania (ROM)1102
5 Ameriketako Estatu Batuak (USA)1023
6 Portugal (POR)1012
7 Talde Bateratua (EUN)1001
8 Errusia (RUS)0112
9 Australia (AUS)0101
 Bahrain (BRN)0101
 Norvegia (NOR)0101
12 Ekialdeko Alemania (GDR)0011
 Txina (CHN)0011
 Zeelanda Berria (NZL)0011
Guztira (14 herrialdea)10101030

Erreferentziak

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2017-12-24). «Errege alferren neurriko maratoia» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  2. Sometimes listed as representing Luxembourg.
  3. Paris 1900 marathon men Results - Olympic athletics. .
  4. Dokumenturik gabe iritsi ondoren, Frantziako migratzailea zen Albert Corey talde mistoan lehiatu zela agertu ohi da, beste lau estatubatuarrekin, lau miliako lasterketan, baina AEBko kirolari gisa maratoian. Gaur egun, Batzorde Olinpikoak Frantziari esleitzen dio domina hau eta taldekoa talde misto bati.
  5. St. Louis 1904 Athletics Marathon Men Results. .
  6. a b Sohn Kee-chung eta Nam Sung-yong korearrak ziren. Batzorde Olinpikoak Korearen inbasio japoniarraren ondorioz Japoniari esleitzen dizkio euren dominak. Koreako ordezkari guztiek japoniar izenak erabili behar zituzten eta Japoniaren banderapean lehiatu. Hala ere, iturri batzuetan korear gisa agertzen da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q637848
  • Commonscat Multimedia: Olympic marathons / Q637848

  • Wd Datuak: Q637848
  • Commonscat Multimedia: Olympic marathons / Q637848