Martin Markuleta
Martin Markuleta | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1907ko irailaren 24a | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 1984ko azaroaren 19a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Martin Markuleta Barberia ezizenez Amarako okina (Donostia, 1907ko irailaren 24a - 1984ko azaroaren 19a) euskal herritar futbolari eta entrenatzailea izan zen. Bere kirol ibilbidea Realean eta Atlético Madril taldean egin zuen. Gerra aurrean Realak izan zuen jokalari onenetakoa izan zen.
Jokalari ibilbidea
Realean
Familiak okindegia zuen Amaran eta Martinek ere tarteka bertan lan egiten zuenez Amarako okina (El Panadero de Amara) ezizena jaso zuen. 12 urte zituela Donostiako Amaikak Lagunak taldean hasi zen jokatzen eta 1924. urtean Realak fitxatu zuen, oraindik gazte mailako futbolaria zela[1]. Lippo Hertzka hungariarra entrenatzaile zuen taldean eta Gipuzkoako txapelketan egin zuen debuta Donostiako Esperanza taldearen aurka, 1925eko azaroaren 8an[2]. Hamabost egun beranduago Real Unión taldearen aurkakoa izan zuen eta bertan sartu zuen Realarekin aurreneko gola. Txuriurdinek 5-1 irabazi zuten eta Markuletak bosgarren gola egiteaz gain goleko bi pase ere eman zituen[3].
Realean hamarkada batez aritu zen aurrelari postuan, 228 partida jokatu eta 37 gol sartuz. Erdilaria izanik marka bikaina zen, inondik ere. Ligako 106 partida jokatu zituen eta lau gol sartu. Gipuzkoako txapelketa hirutan irabazi zuen[4]. 1928ko Kopa finaleko taldean egon zen. Bartzelonaren aurka jokatzea egokitu zitzaion eta aurreneko bietan berdindu ondoren hirugarren partida bat jokatu behar izan zuen taldeak. Hirugarrena jokatu aurretik ordea Espainiako selekzioarekin Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan aritu zen, Realaren talde erdia hantxe zen, eta Kopako azken partidara nekatuta iritsi ziren[1]. Kataluniarrek 3-1 irabaziz eskuratu zuten titulua[5]. 1929an Liga hasi zuen hamaikakoan ere titularra izan zen Markuleta[6].
Atlético Madrilen
1934ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu zuen eta handik itzultzean hainbat taldek fitxatu nahi izan zuten, Bartzelonak, Betisek eta Oviedok besteak beste. Diru gehien lehen mailara igo berria zen Atletico Madrilek jarri zuen mahai gainean eta Realak diru premia zuenez fitxaketa ahalbidetu zuen[1]. "Koltxoneroekin" bi denboraldi egin zituen[7], bigarrena entrenatzaile-jokarai zela, eta 1936an taldeak maila galdu zuen. 1936ko uztailean Espainiako Gerra Zibila hasi zen eta Liga hiru denboraldiz etenda gelditu zen.Markuletak Donostiara itzultzea erabaki zuen[6].
Gerra Zibila izan zen artean hainbat lagunarteko jokatu zituen Realarekin. Hura amaitzean Markuletak dagoeneko 34 urte zituen eta erretiroa hartu zuen.
Selekzioak
Espainiako futbol selekzio nazionalarekin 15 partidutan izan zen internazional jokalari bezala. Amsterdamen egin zuen debuta 1928ko maiatzaren 30ean. Espainiak 7-1 irabazi zion Mexikori eta Markuletak ere sartu zuen gol bat[1]. Espainiako selekzioarekin sartuko zuen gol bakarra izan zen[8], baina goleko pase ugari eman zituen eta 1934ko Munduko txapelketan sona handia hartu zuen.
Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere aritu zen.
Entrenatzaile ibilbidea
Erretiroa hartu ondorenean Reala bi urtez entrenatu zuen, 1937 eta 1938an, aurrenekoan jokalaria ere bazela. Guztira 24 partida zuzendu zituen, 13 irabazi, 2 berdindu eta 9 galdu[9].
1942-43 denboraldian Sporting de Gijon taldea bigarren mailan ari zen eta markuleta fitxatu zuen mailaz igotzeko asmoz, baina ez zuen helburua lortu[10]. Ondoren Real Union entrenatu zuen denboraldi batez[11].
Taldeak
Kluba | Herrialdea | Urteak |
---|---|---|
Real Sociedad | Gipuzkoa | 1924-1934 |
Atlético de Madrid | Espainia | 1934-1936 |
Palmaresa
Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Gipuzkoako Txapelketa | Real Sociedad | 1927 |
Gipuzkoako Txapelketa | Real Sociedad | 1929 |
Gipuzkoako Txapelketa | Donostia F.C. | 1933 |
Erreferentziak
- ↑ a b c d [https://www.marca.com/blogs/ni-mas-ni-menos/2015/03/15/martin-marculeta-el-panadero-de-amara.html «Mart�n Marculeta, el panadero de Amara»] MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «Campeonato regional: partido entre Real Sociedad y Esperanza (5-2) jugado en Atotxa la temporada 1925/1926» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «Campeonato regional: partido entre Real Sociedad y Real Unión (5-1) jugado en Atotxa la temporada 1925/1926» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «Martín Marculeta Barbería (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sport. (2020-04-04). «La demorada final de Copa de 1928» sport (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ a b «Martín Marculeta : definición de Martín Marculeta y sinónimos de Martín Marculeta (español)» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1984-11-21). «Martín Marculeta Barbería, futbolista» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «Internacionales vascos de la selección española» www.furiaroja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «Martín Marculeta Barbería (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ «TEMPORADA 42-43» www.arandaarquitectos.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
Kanpo estekak
- Datuak: Q950676
- Multimedia: Martín Marculeta / Q950676