Mauleko distritua

Ez nahastu Mauleko barrutiarekin
Mauleko distritua
 Frantzia
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Geografia
Map
Demografia

Mauleko distritua (frantsesez district de Mauléon) Behe Pirinioak departamendua 1790etik 1795era banatuta egon zen 6 distrituetako bat izan zen.

Osaera

Bere lurraldeak ia erabat Zuberoarekin egiten zuen bat; oraindik Lextarrerekin fusionatuta ez zegoen Maule distrituburu izendatu zuten. Distritutik kanpo geratu zen lurralde zuberotar bakarra Eskiula izan zen; Barkoxeko kantonamenduan -eta horren bidez Mauleko distrituan- sartzeko eskatu arren, Baretos ibar biarnesa ordezkatzen duen Aramitzekoan sarrarazi zuten, geroago Oloroekoarekin lotuz[1].

Kantonamenduak

Distrituak 5 kantonamendu zituen:

  • Atharratzekoa[2].
  • Barkoxekoa[3].
  • Domintxainekoa[4].
  • Maulekoa[5].
  • Zunharretakoa[6].

Bilakaera

1800ean departamenduak banatzeko beste egitura bat sortu zen: "barrutia". Mauleko barrutia sortu zenean distritu osoa bertan sartu zuten Donapaleukoari zegozkion beste zati batzuekin batera. Kantonamendu kopurua ere murriztu zen: Barkoxe, Domintxaine eta Zunharretakoak desagertu egin ziren.

Erreferentziak

  1. Léo Lucuix, Esquiule. Un village basque en Béarn, Éditions du Panache Blanc, 2007; ikus 38.or.
  2. Atharratzeko bilakaera administratiboa.
  3. Barkoxeko bilakaera.
  4. Domintxaineko bilakaera.
  5. Mauleko bilakaera.
  6. Zunharretako bilakaera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3031479
  • Wd Datuak: Q3031479