Mercedes-Benz E Klasea

Mercedes-Benz E Klasea
EkoizleaMercedes-Benz Group
MarkaMercedes-Benz (mul) Itzuli
AurrekariaMercedes-Benz type 124 (en) Itzuli eta Mercedes-Benz C Klasea
OndorengoaMercedes-Benz R Klasea
Segmentuaexecutive car (en) Itzuli eta E segmentu

Mercedes-Benz E Klasea luxuzko autoa da, E segmentukoa, eta Mercedes-Benz fabrikatzaile alemaniarrak ekoizten du.[1] Azken bost belaunaldiak 1984, 1995, 2000, 2009 eta 2016. urteetan merkaturatu ziren, eta fabrikazio-kodearen arabera, «W124», «W210», «W211», «W212» eta «W213» izendatu ohi dira.

1993ko erdialdera arte, modeloen izen komertzialak zilindradari dagozkion hiru digitu eta motor motaren eta karrozeriaren araberako letrak zituen. Cupé bertsioek C bat zeramaten eta familiarrek T bat; aldiz, sedanek ez zuten bertsio berezirik. Karburagailudun gasolina motorrek ez zuten letra gehigarririk, erregai-injekzioa zeramatenek E bat zuten eta dieselek D bat. Hala, 2.0 litroko karburagailuko gasolina motorra zuen sedan bati «200» esaten zioten; 2.3 litroko injekzioa zuen gasolina motorra zuen familiar bati, «230TE»; eta 3.0 litroko gasolina motorra zuen cupe bati, «300CE».

Diesel motorrak digituen ondoren jarritako letren bidez bereizten dira: atmosferikoek D letra dute, turbokonpresorea zutenei Turbodiesel deitzen zitzaien, eta common rail zuzeneko injekzioa daramatenei deitzen zaie gaur egun CDI.

Erreferentziak

  1. Autofácil. Mercedes Clase E: el premium más vendido en España. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q324127
  • Commonscat Multimedia: Mercedes-Benz E-Class / Q324127

  • Wd Datuak: Q324127
  • Commonscat Multimedia: Mercedes-Benz E-Class / Q324127