Midskoveko altxorra
Midskoveko altxorra | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Midskov (en) |
Aurkikuntza data | 1948 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aroa Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa |
Kokapena | |
Lekua | Danimarkako Museo Nazionala |
Koordenatuak | 55°31′09″N 10°35′14″E / 55.51905428°N 10.58734°E / 55.51905428; 10.58734 |
Midskoveko altxorra, urrezko zazpi ontziz osatua, Daninarkako Brontze Aroko objektuen multzo inportante bat da. Itxuraz eta tipologiaz, Gipuzkoan topatutako Axtrokiko ontziekin antz handia daukate[1].
Kaikuak 1948an aurkitu zituen Midskov herriko nekazari batek zulo txiki batetik gertu dagoen zuhaitz sustraia garbitzean. Aurkitzailea ez zen konturatu zein balio duen aurkikuntza hura, baina alabak eskolara bi ontzi eraman zituenean, irakasle batek museora deitu zuen[2].
Katiluak k.a. aurreko milagarren urtekoak izan daitezke. Adituek uste dute jainkoei sakrifikatu zitzaizkien objektuak izan zirela, apropos ezkutatuak lurpean. Ontziak Danimarkako Museo Nazionalean gordeta daude[3].
Konparaketa apaindura detaileetan, Midskoveko ontzi bat ezkerretan, eta Axtrokikoa eskumatan. |
Erreferentziak
- ↑ Eogan. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
- ↑ (Danieraz) «Historisk Atlas» historiskatlas.dk (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
- ↑ «Guldskåle fra Midskov» Nationalmuseets Samlinger Online (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
Kanpo estekak
- Datuak: Q115269317
- Multimedia: Midskov hoard / Q115269317