Mirarien Andre Maria katedrala (Caacupé)

Mirarien Andre Maria katedrala (Caacupé)
Irudi gehiago
Kokapena
Paraguaiko departamenduCordillerako departamendua
Paraguaiko udalerriaCaacupé
Koordenatuak25°23′10″S 57°08′28″W / 25.386°S 57.141°W / -25.386; -57.141
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1765
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Katedrala
basilika txikia
ElizbarrutiaCaacupéko elizbarrutia
IzenaMaria

Mirarien Andre Maria basilika-katedrala edo Caacupéko katedrala (gaztelaniaz: Catedral Basílica de Nuestra Señora de los Milagros edo Catedral de Caacupé) Paraguaiko Caacupé hiriko katedrala da.

Katedrala Caacupéko elizbarrutiaren egoitza da. Elizbarrutia izendatu aurretik, eskualde prelatutza izendapenarekin sortu zen 1960ean, baina 1967an Paulo VI.a aita santuak Rerum catholicarum izenburudun buldan elizbarruti mailara goratu zuen.

Caacupéko Ama Birjinaren santutegia Paraguain dagoen basilika katolikoa da. 1765ko abenduaren 8an ireki zen eta harrezkero bertako sinestedun askoren erromesaldi-lekua da. Caacupé izena guaranierazko ka'a kupé hitzetatik dator eta belarraren atzean edo belardiaren atzean esan nahi du euskaraz.[1] Caacupé Paraguaiko hiriburu espiritualtzat hartu ohi da herrialdeko santutegirik handiena bertan dagoelako.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «¿Cómo nació la historia de la Virgen de Caacupé?» Última Hora 2023-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20007903
  • Commonscat Multimedia: Catedral de Caacupé / Q20007903

  • Wd Datuak: Q20007903
  • Commonscat Multimedia: Catedral de Caacupé / Q20007903


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.