Montagnea arenaria
Montagnea arenaria | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Montagnea |
Espeziea | Montagnea arenaria Zeller, 1943 |
Basionimoa | Agaricus arenarius |
Montagnea arenaria Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.
Sinonimoak: Montagnites candollei, Agaricus radiosus, Montagnites candollei, Montagnea tenuis, Montagnea argentina.
Deskribapena
Espezie bitxia, generoko eta familiako bakarra, Agaricales eta Gasteromicetos-en artekoa, itxura lehorrekoa, lasto itxurakoa, perretxiko zahar baten antzera.
Kapela: 5 cm artekoa, hauskorra, erdiko disko lehor eta pitzatu batez osatua, orri errudimentarioak inguratua.
Himenioa: Luzapen laminiforme beltzaxkaz osatua, oso hauskorrak.
Hanka: Oso luzea, 18 cm artekoa, zilindrikoa, lasto kolorekoa, ezkata ilun sakabanatuz estalia, gainerako oina baino zurkaragoa eta erresistenteagoa den oinarrian, zaku itxurako bolba esferikoarekin.
Haragia: Ez du.[2]
Etimologia: Arenaria epitetoa latinetik dator, hareatakoa, hareatsua esan nahi duen “arenarius” hitzetik.
Jangarritasuna
Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
Montagnites dunalii delakoa, kostaldeko dunetan agertzen da eta bere bolba ez da esferikoa.
Sasoia eta lekua
Udan. Basoetako soilgune eguzkitsuetan, baso mistoetan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Puerto Rico, Txile, Argentina, Maroko, Aljeria, Sudan, Israel Jordan, Arabiar Emirerri Batuak, India, Turkmenistan, Tajikistan, Uzbekistan, Kazakhstan, Mongolia, Europa, Errusia, Kaukasia, Australia.[3]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Montagnea arenaria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q10588714
- Multimedia: Montagnea arenaria / Q10588714