Morar aintzira
Morar aintzira Loch Morar (en), Loch Mhòrair (gd) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 10 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 19 km |
Azalera | 26,7 km² |
Sakonera | 86,6 m |
Bolumena | 2,3 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°57′00″N 5°40′20″W / 56.95°N 5.6722°W / 56.95; -5.6722 |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Morar ibaia |
Erresidentzia denbora | 6,9 a |
Morar aintzira (Eskoziako gaeleraz Loch Mhòrair) iparraldeko Eskozian dagoen aintzira da, Lur Garaietako Lochaber barrutian hain zuzen ere.
Geografia
Bere 26,7 kilometro karratuko azalerak Eskoziako bostgarren aintzirarik handiena sortzen du, Britainia Handiko uharteko sakonena izanik[1]. Glaziare batek sortu zuen eta bost uharte ditu.
Historia
Nahiz eta errepide batek bere iparraldeko ertzetik lau milietara baino ez igaro, XX. mendeko hasierara arte ez zuen biztanlerik: hegoaldean dagoen Kinlochmorar 1920 inguruan izan zituen biztanleak eta iparraldean dagoen Swordland Lodge 1969 arte oporretarako lekua besterik ez zen.
Bitxikeriak
Loch Ness bezala, Morar aintzirak bere munstroa ere badu, Morag izenekoa[2].
1947an gobernuak bertan zentral nuklearra eraiki zuen[3].
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1444264
- Multimedia: Loch Morar / Q1444264