Nazio-nortasun

Norvegiarrak bere nazio-eguna ospatzen

Nazio-nortasuna[1] gizarte-, kultura- eta lurralde-baldintza batean oinarritzen da. Nazioaren kontzeptuan oinarritutako identitatea da, hau da, ezaugarri desberdinekin definitutako kolektibitate historiko-kultural bateko kide izatearen sentimendua, lokalismo edo unibertsaltasun handiagoarekin edo txikiagoarekin definitutako mundu-ikuskera ezaugarriak (kulturatik zibilizaziora), interakzio-ohiturak, antolaketa sozial eta politikoa (bereziki, Estatua, berarekin identifikatzen bada edo haren aurka identifikatzen bada). Nazio batekin identifikatzeak esan nahi du ezaugarri horiek hartzen dituzten forma zehatzak bere gain hartzen dituela, sentimendu mota eta maila desberdinekin (norberarenganako maitasuna, besterenarekiko gorrotoa edo beldurra, harrokeriaa, fatalismoa, biktimismoa, besteak beste). Aldi berean, beste edozein faktoretan (hizkuntza, arraza, erlijioa, klase soziala eta gehiago) oinarritutako banako identitateei edo talde-identitateei ematen zaie, eta horiek beren gain hartzen, gainjartzen, alde batera uzten edo ukatzen dira. Elementu esplizituak hartzen ditu erreferentziatzat, hala nola aberri-sinboloak, sinbolo naturalak eta zeinu bereizgarriak (banderak, armarriak, ereserkiak, kirol-selekzioak, txanponak, besteak beste).

Liah Greenfelden arabera, nazio-nortasuna «funtsezko identitatea» da mundu modernoan, beste identitate batzuen aldean, «gizabanakoaren esentziaren beraren definitzailetzat» jotzen baita. Hala, Greenfeldek «nazionalismo» terminoa honela definitzen du zentzu orokorrean: «nazio-nortasunaren esparru kontzeptuala osatzen duten ideien eta sentimenduen multzoa».[2] Anthony D. Smithek, nazionalismoari buruz, «beste ezein printzipiok ez duela gizateriaren leialtasuna» — «mundu modernoa nazioen mundua da» — esaten duenean defendatzen duen ikuspuntua ere antzekoa da.[3] Nazio-nortasunak noiz sortu ziren galdetuta, Greenfeldek honako hau dio: «eratu zen lehen nazioa Ingalaterra izan zen, XVI. mendean. Frantzia eta Errusia XVIII. mendean definitu ziren. Beste nazio gehienek XIX. eta XX. mendeetan egin zuten».[2]

Historikoki, nazio-nortasuna imajinatutako komunitate bat da,[4] Europako eta Amerikako estatu-nazioetan XIX. mendeko nazionalismoek nazioa eraikitzeko erabili zuten modua; inperialismoaren eta kolonialismoaren aurkako erresistentzia-mugimenduek mundu osora zabaldu zuten, eta XX. mendearen bigarren erdian deskolonizazioak eta hirugarren-mundismoak.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. a b Greenfeld, Liah. (1999). Nacionalisme i modernitat. Catarroja: Afers-Universitat de València, 18 or. ISBN 84-86574-79-X..
  3. Smith, Anthony D.. (2008). Els orígens ètnics de les nacions. Catarroja: Afers-Publicacions de la Universitat de València, 243 or. ISBN 978-84-95916-92-1..
  4. Benedict Anderson (1983) Imagined Communities: Reflections on the Origin and Spread of Nationalism.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1880695
  • Commonscat Multimedia: National identity / Q1880695

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph117245
  • Wd Datuak: Q1880695
  • Commonscat Multimedia: National identity / Q1880695


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.