Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleo
Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | trigeminal nerve nuclei (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus mesencephalicus nervi trigemini |
TA | A14.1.05.409 |
FMA | 54568 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio trigeminoaren mesentzefalo nukleoa nerbio trigeminoaren (V) hiru nukleo hartzaile somatiko orokorretako bat da. Nukleo horrek hainbat muskulutatik, hala nola, muskulu murtxikatzailetik, informazio propiozeptiboa hartzen du. Horrela, muskuluen egoera funtzionala zein den jakingo du. Neurona sentsitiboek adar zentripetu eta adar zentrifugo bana dituzte. Kasu honetan, adar zentripetua trigeminoaren nukleo eragilera joango da. Era horretan, mugimendu erreflexuak emango dira murtxikatzerakoan, hitz egiterakoan eta abar.
Berezitasuna
Nukleo honen somak ez daude Gasserren gongoilean, trigeminoaren mesentzefaloko nukleoan bertan baizik. Hortaz, zuntzak barail nerbiotik etorriko dira eta ez dute somarik izango, mesentzefaloko nukleoan bertan baitaude somak.
Nukleoaren kokapena
Trigeminoaren mesentzefaloko nukleoa nahiko luzea da, mesentzefaloan hasi eta zubira luzatzen baita.
Erreferentziak
- Gray's Anatomy 38th. Churchil Livingstone
- Kandel. Principles of Neurosciences. McGraw Hill
- https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
Kanpo estekak
- Datuak: Q1001337
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |