Noël Vandernotte

Noël Vandernotte

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAngelu, 1923ko abenduaren 25a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSaint-Étienne-du-Grès, 2020ko ekainaren 18a (96 urte)
Familia
AitaFernand Vandernotte
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Parte-hartzailea
  • rowing at the 1936 Summer Olympics – men's coxed four (en) Itzuli
    rowing at the 1936 Summer Olympics – men's coxed pair (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Officer of the National Order of Merit Officer of the National Order of Merit  (2008)
    Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (2015eko apirilaren 5a)

Olympic.org: noel-vandernotte Edit the value on Wikidata

Noël Vandernotte (Angelu, 1923ko abenduaren 25a - Bellcaire, 2020ko ekainaren 19a) lapurtar arraunlaria izan zen. Fernand Vandernotteren semea, aitarekin batera Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta baita brontzezko domina lortu ere. Gizonezko dominadun gazteenetariko bat izan zen, orduan 12 urte eta 233 egun besterik ez baitzituen.[1] Dimitrios Loundras baino ez zuen aurrean: 1896ko Joko Olinpikoetan taldekako barra paraleloetan hirugarren amaitu zuenean, 10 urte eta 218 egun zituen.

Frantziako selekzioarekin brontzezko bi domina irabazi zituen arraunean Berlingo Jokoetan (1936), eta domina bat baino gehiago irabazitako lehenbiziko euskal atleta da; zazpi dira guztira. Vandernotte Angelun jaio zen, baina haurra zela Bretainiara joan zen bizitzera, familiarekin. Henri, haren aita, bretoia zen, eta errugbian jokatu zuen Baionan. Ama, Leontine Etxebarne, angeluarra zen. Bigarren Mundu Gerrako urteetan (1939-1945) Vandernotte Angelura itzuli zen, etxebarnetarren etxera, aitari Alemaniaren okupazioaren kontrako erresistentzian lagundu zionez, Euskal Herrian seguruago egonen zela iritzita.[2]

Beaucairen erretiratu egin zen, aseguru-agentea izan ondoren.

Erreferentziak

  1. «Le plus jeune médaillé de l'histoire est français» Le Parisien 2008-7-28.
  2. Rodriguez, Mikel. (2024-07-28). «72 domina 128 urtean» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3109829
  • Commonscat Multimedia: Noël Vandernotte / Q3109829

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8145244305674481474
  • ISNI: 0000000452940993
  • BNF: 170108178 (data)
  • GND: 1127657925
  • SUDOC: 192096982
  • Kirolariak
  • COI: noel-vandernotte
  • Wd Datuak: Q3109829
  • Commonscat Multimedia: Noël Vandernotte / Q3109829
Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.