Nukleo silabiko

Nukleo silabikoa[1] silabaren erdian dagoen bokala ohi da.

Sarrera

Silaba hitza baino txikiagoa den segmentuen sekuentzia antolatua da, gutxienez nukleoa duena. Silaba konposante desberdinek osatzen dute: ekina, nukleoa eta koda. Erran dezagun 'C' kontsonante bat dela, 'V' bokala eta '.' silaba muga; .CVC. sekuentzian lehen C silaba ekina izango litzateke, V nukleoa eta azken C koda.

Definizioa

Nukleoa silaba jakin baten erdigunea da. Nukleoa bokal batez osatua da usu, hizkuntzaren arabera forma ezberdinak atzeman daitezke: monoptongoa, diptongoa eta triptongoa, eta kontsonante silabagile batek ere nukleoa osa dezake batzuetan.

Silabaren sonoritate altuena nukleoak du.

Silaba nukleoa euskaraz

Euskaraz bokalak eta diptongak dira nukleotan. Diptongoen kasuan, bokal osoa da erdigunea. Euskarak ez du kontsonante silabagilerik nukleo gisa.[2][3]

Silaba nukleo mota ezberdinak badira:

  • Bokal bakarra: /a, e, i, o, u/.
  • Diptongoa: /au, eu, ai, ei, oi/.

Silaba bakarreko hitzen adibideak

Bokal bakarreko monosilaboen etsenpluak: a (V), at (VC), ertz (VCC), zuntz (CVCC), zu (CV), etab.

Diptongodun monosilaboen etsenpluak: oi (Vw), eup (VwC), zaunk (CVwCC), lau (CVw), leun (CVwC), etab.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. Michelena, Luis. (1977). fonetica historica basca. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  3. Hualde, José Ignacio. (2003). A grammar of basque. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1974647
  • Wd Datuak: Q1974647

Ikus, gainera

  • Silaba
  • Silaba ekina